Udaltalde 21ek boluntarioentzako 2014. urteko azken deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2014ko abe. 26a, 16:38

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko hainbat ekintza egin ditu Udaltalde 21ek. Horietako asko eskualdeko herri bizkaitarretan deitu ditu; Arakaldon, Arrankudiagan eta Orozkon adibidez, Urduñan anfibioentzako putzua egin zutelarik.

Ekintzetan, jarduera zuzentzen duen talde teknikoak hasieran eta amaieran, azalpena ematen du, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatzen du, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azaltzen du eta horientzat ekintza horrek ekar dezaken onura nabarmentzen dute.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzetako ekintza bat abenduaren 13an egin zen Basaurin. Flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landaketa jardunaldia egin zela Basaurin Nerbioi ibaian, Artunduaga zubian, Gerdau aurrean eta Mercabilbaoko biribilgune ondoan. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek zehaztu duenez ekintza hauek  Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion egiten ari dira.

Hiru orduz 10 pertsonako taldea 349 metrotako ibaiertzean lanean aritu izan zen. Beste batzuen artean, Artemisia inbaditzailea (Artemisia verlotiorum) Olibarda (Dittrichia viscosa) eta Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kendu zituzten. Lagin hauek poltsetan gorde ziren, haziak airean ez barreiatzeko. 67 zuhaitz eta zuhaixkak landatu ziren, haien artean, haltzak, sahatsak, lizarrak, intsusak, oilakaranak, haritzak, ezkiak, elorri zuriak eta beltzak, zuhandorrak, etab.

Jarduera hau zuzentzen duen talde teknikoak, hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zuen, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila eta baita Osasun Saliaren diru-laguntza jaso du. Hurrengo ekintzetan parte-hartu nahi izanez gero, informazioa www.ut21.org orrialdean topatu dezakezu. Anima zaitez! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide