Landaketa egingo dute ziklogenesiak kaltetutako basoetan

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2013ko urr. 25a, 00:38

Amurrioko udalak bere mendialde publikoaren lursail handi batean zuhaitz landaketak egingo ditu. 2010eko ziklo genesiak kaltetu zituen zenbait lursailetan egingo dira lanak. Azaldu dutenez, lurzoruaren higadura, paisaiaren degradazioa, emankortasunaren gutxitzea… ekiditea litzateke helburua. 


61 hektareatan landaketa

Amurrioko udalak bere mendialde publikoaren lursail handi batean zuhaitz landaketak egingo ditu. 2010eko ziklo genesiak kaltetu zituen zenbait lursailetan egingo dira lanak. Azaldu dutenez, lurzoruaren higadura, paisaiaren degradazioa, emankortasunaren gutxitzea… ekiditea litzateke helburua. 


61 hektareatan landaketa

Landaketak 61 hektareatan egingo dira. Horretarako, lau fase aurreikusi dituzte. Landatuko diren espezieen artean, eskaintzen duen emankortasunaren eta merkatuaren arabera Pinus radiata litzateke koniferoen produkzioen oinarri nagusia. Ekosistemen babeserako dibertsifikazio neurriak ezinbestekoak dira eta ondorioz leku heze eta emankorretan Sequoia sempervirens  landatzea proposatzen da. Beste 15 hektarea lursailetan Pinus pinaster, gaztainondoak eta haritz amerikarra landatuko dira. Azkenik, haritzaren birsortzea nabarmentzen ari den beste 2 hektarea itxi egingo dira ganaduaren sarrera ekidin eta  zuhaitzak eragozpenik gabe haz daitezen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide