Ubixeta dantza taldeak Orozkoko I. Euskal dantza astea antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2013ko urr. 23a, 09:33

Urriaren 25etik azaroaren 3ra dantzaz josiko dira Orozkoko bazterrak Ubixeta dantza taldeak eskainita I.Euskal dantza astea ospatuko baita Orozkoko udalerrian. Agintzari dantza taldearen, Orozkoko museoaren eta Orozkoko udalaren laguntza izan du ekimen hau antolatzeko. 

Urriaren 25etik azaroaren 3ra dantzaz josiko dira Orozkoko bazterrak Ubixeta dantza taldeak eskeinita I.Euskal dantza astea ospatuko baita Orozkoko udalerrian. Agintzari dantza taldearen, Orozkoko museoaren eta Orozkoko udalaren laguntza izan du ekimen hau antolatzeko. 

Ubixeta dantza taldea eskolaz kanpoko ekintza modura sortu zen 2007. urtean eta kurtso bukaerako erakustaldi bakarra eskeintzen zuten. Urteekin eta gurasoen bultzadari esker erakustaldi ugari egiten dituzte eta baita helduentzako ikastaroak eskeini ere.

Aurten dantza munduarekin lotutako ekintzaren bat egitea bururatu eta hala sortu zen hurrengo egunetan ospatuko den Euskal dantza astea. Ekimen mordoa prestatu dituzte aste hau dantzaz janzteko hala nola: Euskal jantzien erakusketa, zapia jartzen ikasteko hitzaldia, Euskal dantza erakustaldia, erromeria, zozketa bereziak etabar luze eta interesgarria.

Ekimen berezi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizue Ubixeta dantza taldeak. Anima zaitezte eta parte hartu! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide