Giza katea gauzatu da

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo   Politika

Giza katea gauzatu da, eta, batzuen atsekaberako, “cadeneta festiva” baino askoz gehiago izan da.

BIDAIA BATEN IRRIBARRERIK GABEKO AZKEN EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo   Jendartea

“Nire bulegoa herritarren bulegoa da”, esaten omen du Vigoko Abel Caballero alkateak. Hainbat herritarrek urte bat, hiru hilabete eta 18 egun daramatzate udaletxe aurrean kanpatuta alkatearekin hitzordu bat lortzeko. “Acampada contra a pobreza Vigo” ekimenekoek etxerik gabeko pertsonen oinarrizko eskubideak errebindikatzen dituzte; oraindik ez dute lortu “herritarren bulegoan” sartzea. Kontraesan galanta? Uste dut bi aukera daudela: edo Abel Caballero itxurazale eta gezurti hutsa da, edo berarentzat txiroak ez dira herritarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo

Urduñan, Sopeñako bidearen ondoan; eta hurbilago du Lendoñobeiti Lendoñogoiti baino; errepidearen beste aldea Lendoñobeiti da.

Erantzuna | [LEHIAKETA] Zein herritan dago dolmen hau?

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo

Norbaiten proposamen edo ekimen bat gaitzetsi nahi baduzu hau da onenetariko formula bat: lehenengo esaten duzu ados zaudela, eta ondoren...

Erantzuna | Podemosek ez du parte hartuko igandeko Gure Esku Dagoko herri galdeketan Laudion

14.- MISTERIOA EZ DAGO ALEGIAZKO LERRO ZUZENEAN

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo   Historia

14.- MISTERIOA EZ DAGO ALEGIAZKO LERRO ZUZENEAN

Misterioak gizakion jakin-minean du sorburu, baina, nonbait irautekotan, gizakien ezjakintasunean besterik ez du irauten (sinesmenekin lotura duenean bederen). Ez dakigu, eta jakin nahi dugu; ez dugu ulertzen, eta ulertu nahi dugu; ez dugu ikusten, eta imajinatzen dugu. Ez jakite, ez ulertze, ez ikustearen gabezia horietatik sortzen dira sinesmenak; eta sinesmenek askoren beharrak asetzen badituzte, liturgia erakargarriaz jantzitako arau bihurtzen dira. Baina, nire ustez, sinesmen sorburu garrantzizkoena beldurrean datza; beldurtzen, ikaratzen edo mintzen gaituena uxatu nahi dugu, eta beldurrak leuntzeko, formula magikoak eta errealitate frogaezinak asmatzen ditugu. Egin dudan bidaiari dagokionez, misterioa ez dago jarraitu dudan alegiazko lerro zuzenean, iruditeria kolektiboan errotutako errealitate frogaezinetan baizik.

 

13.- GARGANO MENDIA, ABIAPUNTU ETA HELMUGA

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo   Jendartea

13.- GARGANO MENDIA, ABIAPUNTU ETA HELMUGA

Helmugara heldu nintzen. Garganoko San Michele Arkanjelo-ren santutegia azken helmugatzat hartu nuen nire bidaian. Santutegia, aldiz, alegiazko lerro zuzenean bisitatu nituen beste eliza edo monasterioen abiapuntu edo jatorria izan zen. San Michele Arkanjelo santutegia besteen aitzindaria da, hala ere ez du antzik nik ikusitako beste hirurekin. Garganokoa ez dago mendi baten gailurrean, urrutitik ez da begiztatzen, ez da ikusten barruan egon arte. Harpe batean dago, eta bertara heltzeko, hiru tarteko eskailera batetik 86 maila jaitsi behar dira, mendetan zehar harkaitzen kontra egindako eraikinen barrutik.

 

12.- MITOAREN ORDEZKAPENAREN JOTORRIRANTZ

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo   Jendartea

12.- MITOAREN ORDEZKAPENAREN JOTORRIRANTZ

Nire bidaiaren laugarren eta azken helmugara heltzeko, trenez zeharkatu nuen Italia iparraldetik hegoalderaino. Ez nuen ezer ikusi, beste gau bateko ostatua aurrezteko gauaz egin nuen bidaia eta. Geldiune txiki bat egin zuen trenak Boloniako tren geltokian, eta esnatu nintzen; beldurrezko ikara sentitu nuen. Ez dut Bolonia ezagutzen; hiriaren izena Ordini Nuovo eskuin muturreko organizazio terroristarekin lotzen dut; talde honek atentatu bortitz eta zitala egin zuen 1980an. Propaganda Due logia masonikoarekin lotura zuten epaile, kazetari, militar, politikari eta bankariak inputatuak izan ziren atentatuaren ikerketa eragozteagatik.

 

Ez dut ulertzen

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo   Politika

Berri honekin esnatu naiz gaur: “Ogasun bizkaitarrak Euskadiko sindikatuen ‘erresistentzia-kutxa’ ikertzea erabaki du”.

11.- MONARKIAK ERAITSI DAITEZKE

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo   Jendartea

11.- MONARKIAK ERAITSI DAITEZKE

“Bidaiariak ikusten du ikusten duena, turistak ikusten du ikustera etorri dena”; hau, edo antzeko bat, Chestertonek esan edo idatzi zuela esaten dute. Torinon egon bitartean edozein turistak erabiltzen duen informazioaz baliatu nintzen bi edo hiru egunetan “ezagutu behar dena” ezagutzeko; edo hobeto esanda: “ikusi behar dena” ikusteko. Bilatzen ez nuen gauzaren bat ere aurkitu nuen.

SACRA DI SAN MICHELEN SUTE BAT GERTATU DA Urtarri

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo SACRA DI SAN MICHELEN SUTE BAT GERTATU DA. Urtarrilaren 15ean eta 23an abadia honi buruzko bidaia-kronikak argitaratu nituen. Orain jakin dut 24an sute bat gertatu zela ikusgarria, zoragarria eta erakargarria den leku honetan. Ematen du kalteak ez direla handiegiak izan, eta ostatuko teilatuari mugatu direla.