Artziniega, Laudio, Arakaldo eta Aiara, zorrik ez duten Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza 2014ko mai. 21a, 12:40

Espainiar Estatuko Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak ofizialak egin ditu 2012ko zor publikoaren datuak. Txostenak berretsi du Laudio, Aiara, Arakaldo eta Artziniega direla Aiaraldean zorrik gabe dauden udalerriak.

Espainiar Estatuko Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak ofizialak egin ditu 2012ko zor publikoaren datuak. Txostenak berretsi du Laudio, Aiara, Arakaldo eta Artziniega direla Aiaraldean zorrik gabe dauden udalerriak.

2012an Aiaraldean biztanle bakoitzeko bataz beste 113,05 euroko udal zorra zegoen, 4,6 milioi eurokoa. Zor handiena Urduñak zeukan, guztira 2,4 milioi eurokoa. Aurreko udal-gobernutik datorren zor horrek biztanle bakoitzeko 574,2 euroko zorra eragin zuen. Zorraren pisua arintzen doaz udalean, 2013ko aurrekontuetan %75,34ko zorra bazuten, 2014an %67,59koa da.

Amurrion, bestalde, 1,45 milioi euroko zorra zuten. Biztanle bakoitzeko 143,1 eurokoa, alegia. Bestalde, Okondoko Udalaren zorra 313.000 eurokoa zen eta, beraz, biztanle bakoitzeko 272,4 eurokoa. Asko murriztu dute zorra bi urtetan, aurten 57.000 euro dira, %4 hain zuzen ere.

Orozkon, 2012an 232.000 euroko udal zorra zuten, biztanle bakoitzeko 88,3 euro. Zubiaur Erainkuntzak-en likidazioaren bitartez zorrak kendu nahi ditu udalak. Hurrengo 6 hilabeteetan sozietatearen higiezinak salduz milioi euro bat eskuratu nahi dutela adierazi du Josu San Pedro alkateak.

Arrankudiaga-Zolloko Udalak, Espainiako Gobernuaren datuen arabera, 373.000 euroko udal zorra zuen, hau da, 386,9 eurokoa biztanle bakoitzeko. Baina aurten ezerezean uztea espero dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide