Gontzal Mendibilek Okondoko mendi jardunaldietan eskainiko du kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kultura  Okondo

Gontzal Mendibilek Okondoko mendi jardunaldietan eskainiko du kontzertua

Abeslari bizkaitarrak ikuskizun nagusia eskainiko du Okondoko Mendiari eta Naturari buruzko VIII. Jardunaldietan. Beste hainbat musika ikuskizun eta Enrique Arberas biologoaren hitzaldiak ere egongo dira.

Babioko igoeraren aurtengo helburua: 600 lagunek baino gehiagok parte hartzea

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kirola  Amurrio

Babioko igoeraren aurtengo helburua: 600 lagunek baino gehiagok parte hartzea

Gainera, aurreko gauean mendia igotzeko erronka antolatuko du Amurrio Trail Taldeak. Diru-sarrera guztiak Bihotzez erakundera bideratuko dira.

Oholtzara igoko da Okher rap abeslaria, estreinako aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kultura  Laudio

Oholtzara igoko da Okher rap abeslaria, estreinako aldiz

Oier Velez Okher raperoak azaroaren 30ean eskainiko du bere lehen kontzertua Laudioko Sorgin tabernan. Banda sortu berriarekin batera arituko da oholtzan, bere diskoko abestien birmoldaketak plazaratuta.

Aitortza bikoitza Julian Martinez Villar musikariarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kultura  Laudio

Omenaldi bikoitza egin zioten Julian Martinez Villarri asteburuan Laudioko Lamuza parkeko kasinoan. Ostiralean Egoitz Bernaolak musikariari buruz idaztitako biografia aurkeztu zuen. Larunbatean, aldiz, Martinez Villarren abestiez osatutako diskoa plazaratu zuten Ariadna Martinez sopranoak eta Antonio Oyarzabal pianistak.


Ikusmin handia sortu zuten bi ekitaldiek. Martinez Villaren oinordekoak ere bertaratu ziren, Estatu Batuetatik.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Hainbat obra egiteko esleipenak burutu dira azken egunetan Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Jendartea  Artziniega

Hainbat obra egiteko esleipenak burutu dira azken egunetan Artziniegan

Futbol eta tenis zelaietako itxiturak, Garai plazako haur parkea eta Campilloko begiratokia moldatuko dira urtea bukatu baino lehen, besteak beste.

Artziniegako lehenengo antzeztutako bisitak egin ziren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kultura  Artziniega

Hainbat pertsona hurbildu ziren igandean, azaroak 17, Artziniegako antzeztutako bisitak ikustera. Bisita horietan antzinako bizimoduaren hainbat egoeretako irudikapenak egin ziren, “eskualdea beste perspektiba batetik ezagutzeko”. Hala azaldu zuten Aiarako Kuadrillatik programa aurkezterako orduan.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Ludoteka zerbitzua ahalik eta lasterren irekitzeko eskatu dio Omniak udalari

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Politika  Laudio

Ludoteka zerbitzua ahalik eta lasterren irekitzeko eskatu dio Omniak udalari

Omniak ludoteka ahalik eta lasterren tokiz aldatzeko "borondatea" eskatu dio Udal Gobernuari. Alkateak, berriz, konponbideak bilatzen ari direla esan eta oposizioko alderdiaren "oportunismoa" kritikatu du.

Bi asteburuz luzatuko dira mendi jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kirola  Amurrio

Bi asteburuz luzatuko dira mendi jardunaldiak

Lau hizlarik hartuko dute parte jardunaldietan eta espeleologia ekintza bat antolatuko da Salmantonen.

Arabiar klaseak emango dira Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Hezkuntza  Laudio

Arabiar klaseak emango dira Laudion

Asteazken arratsaldeetan eta larunbat goizetan eskainiko dituzte, Kultura etxean.

"Nahiz eta Laudion denbora gutxi eman, Martinez Villarrek ez zuen inoiz bere sorterria ahaztu"

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun   Kultura  Laudio

"Nahiz eta Laudion denbora gutxi eman, Martinez Villarrek ez zuen inoiz bere sorterria ahaztu"

EGOITZ BERNAOLAk (Laudio, 1983) Julian Martinez Villar musikari laudioarrari buruzko biografia idatzi berri du, eta disko bat ere argitaratuko dute bere abestiekin. Martínez (Laudio, 1870 – San Antonio, 1944) Euskadin jaio zen, baina bere karreraren parterik handiena Amerikan eman zuen piano-jole gisa. Mexikon eman zituen bederatzi urte baina, bertan jazotako iraultza dela eta, AEBra mugitu behar izan zen, eta bere bizitzako azken hogeita hamar urteak eman zituen bertan.