200 txirrindulari inguru espero dira Aiarako ziklokroseko lehenengo edizioan

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kirola  Aiara

200 txirrindulari inguru espero dira Aiarako ziklokroseko lehenengo edizioan

Euskadi taldeko Gotzon Martinen partaidetza ziurra da antolakuntzaren ustez; eta Gorka Izagirre Astana taldeko ormaiztegiarrarekin hizketan ere ari dira.

Astero irekiko dute Aretako Kultura Etxeko gela anitza, lau arratsaldez

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Jendartea  Laudio  Laudio: Areta

Astero irekiko dute Aretako Kultura Etxeko gela anitza, lau arratsaldez

16:30etik eta 18:00ra arte irekiko da, antolatzaileek azaldu dutenez. Neguan "egoteko espazioa" izatea da ekimenaren helburua.

AP-68 errepiderako hileko gastu ezartzea eskatu du EH Bilduk

AP-68 errepiderako hileko gastu ezartzea eskatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Politika  Aiaraldea  Aiaraldea: Bizkaia

EH Bilduk AP-68 errepidean hileko gastu muga ezartzea eskatu du, “A-8, Supersur eta Artxandako Tuneletan aplikatzen den gastu muga bera” eskualdean ere finkatzeko. Arrigorriagako eta Urduñako alkateek, Maite Ibarrak eta Itziar Bigurik, eskaini dute prentsaurrekoa.

Omniak Laudioko udal gobernua kritikatu du aurrekontuetan oposizioko taldeak behar beste kontuan ez hartzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Politika  Laudio

Omniak Laudioko udal gobernua kritikatu du aurrekontuetan oposizioko taldeak behar beste kontuan ez hartzeagatik

Oposizioko taldearen arabera, EAJren eta PSEren arteko koalizioak Omniak proposatutako "ekarpen txiki batzuk" soilik hartu ditu kontuan. Proposamen nagusiak alde batera uztea egotzi die alderdiak gobernuko bi taldeei (kiroldegi berri bat eraikitzeko eta eskubaloi zelai bat eraikitzeko diru partidak sortzea, besteak beste).

Laudioko establezimenduen arteko erakusleiho lehiaketa hasi da gaur

Laudioko establezimenduen arteko erakusleiho lehiaketa hasi da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Ekonomia  Laudio

Laudioko establezimendu komertzialen erakusleiho lehiaketa hasi da gaur, eta abenduaren 19ra arte luzatuko da. Apillek antolatuta, lehiaketaren hogeita seigarren edizioa da aurtengoa, hamazortzi partaideen “kreatibitatea eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromastika, lanketa eta akabera” kontuan hartuko ditu epaimahai teknikoak.

Pirritx Porrotx eta Marimototsen "Bizi Dantza" ikuskizuna Amurrion ikusgai datorren astean

Pirritx Porrotx eta Marimototsen "Bizi Dantza" ikuskizuna Amurrion ikusgai datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kultura  Amurrio

Pirritx, Porrotx eta Marimotsek Bizi Dantza ikuskizuna eramango dute abenduaren 13an, ostirala, Amurrioko Bañueta kiroldegira. Emanaldia 18:00etan izango da eta hiru euroko sarrera ordaindu beharko dute hara hurbilduko direnek. Tiketak abenduaren 9an jarriko dira salgai Kultura Etxean.

Guda Zibilean hildako Arakaldo, Arrankudiaga eta Zolloko herritarrei buruzko artikulua plazaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Historia  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo

Guda Zibilean hildako Arakaldo, Arrankudiaga eta Zolloko herritarrei buruzko artikulua plazaratu dute

Guda Zibilean hildako Arrankudiaga, Zollo eta Arakaldoko bizilagunak gogora ekartzeko helburuarekin, zendutako askoren datuak biltzen dituen artikulu bat plazaratu dute Txomin Egiluz eta Markel Iturrizar ikerlariek.

EH Bilduk Laudioko aurrekontuen kontrako bozka emango du

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Politika  Laudio

EH Bilduk Laudioko aurrekontuen kontrako bozka emango du

Talde independentistako kideek euren botoaren berri eman dute udal gobernuak proposatutako aurrekontuak gogor kritikatzen dituen komunikatu baten bidez.

"Ezagutu ez dudan pertsona bati egin diodan omenaldia da diskoa"

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kultura  Artziniega

"Ezagutu ez dudan pertsona bati egin diodan omenaldia da diskoa"

DAVID ISASI (Artziniega, 1978) abeslariak disko berria atera du, bere bizitzan osoan konposatutako hainbat abesti bilduta. El viajero incansable izenpean, Loreni dedikatuta dagoela esaten du, nahiz eta inoiz ez zuela ezagutu argitzen duen elkarrizketan. Spotifyn entzun ahalko da lana. 

Tubos Reunidosek 4,2 milioi eurora murriztu ditu galerak 2019ko hirugarren hiruhilekoan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Ekonomia  Amurrio

Tubos Reunidosek 4,2 milioi eurora murriztu ditu galerak 2019ko hirugarren hiruhilekoan zehar

Nahiz eta oporren abuztuko etenaldiaren garaia izan, enpresak 2019ko aurreko bi hiruhileen antzeko negozio zifra lortu du, 69,7 milioi euro irabazita.