Joseba Vivanco: "Valleren finkako etxolaren eraispena ez egitea prebarikazioa izango litzateke"

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Politika  Artziniega

Joseba Vivanco: "Valleren finkako etxolaren eraispena ez egitea prebarikazioa izango litzateke"

Joseba Vivanco alkateak esan du udalak Valleren finkako etxola botatzea beste erremeriorik ez duela, eraispena gelditzea bilatzen duen sinadura-bilketari erantzuna emanez. Nabarmendu duenez, alkate bezala "prebarikazio" delitua egitea izango litzateke etxola ez eraistea, epai irmoa delako.

Amurrioko Elur Taldea Cauteretsera joango da abenduko zubian

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kirola  Amurrio

Amurrioko Elur Taldea Cauteretsera joango da abenduko zubian

Txango honetatik aparte, neguan zehar bi asterik behin Frantziako beste eski pista batzuetara joateko asmoa dute, baita Bakeirara ere.

Laudioko Udal Gobernuaren aurrekontu zirriborroan moldaketak proposatu ditu Omniak

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Politika  Laudio

Laudioko Udal Gobernuaren aurrekontu zirriborroan moldaketak proposatu ditu Omniak

Aurkeztutako moldaketek 795.000 euroko kostua izango lukete guztira, oposizioko alderdiaren arabera. Hala ere, "aurrezki eta diru-sarrerak" lortzeko ariketa ere egin dutela diote.

Etxegoiengo ermitan gidatutako bisita egingo da igandean, erretaula berrituta

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kultura  Aiara  Aiara: Etxegoien

Etxegoiengo ermitan gidatutako bisita egingo da igandean, erretaula berrituta

Montse Gonzalez adituak azalpenak emango ditu erretaularen zaharberritzearen inguruan. Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza baliatu dute berriketa egiteko.

Gontzal Mendibilek Okondoko mendi jardunaldietan eskainiko du kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kultura  Okondo

Gontzal Mendibilek Okondoko mendi jardunaldietan eskainiko du kontzertua

Abeslari bizkaitarrak ikuskizun nagusia eskainiko du Okondoko Mendiari eta Naturari buruzko VIII. Jardunaldietan. Beste hainbat musika ikuskizun eta Enrique Arberas biologoaren hitzaldiak ere egongo dira.

Babioko igoeraren aurtengo helburua: 600 lagunek baino gehiagok parte hartzea

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kirola  Amurrio

Babioko igoeraren aurtengo helburua: 600 lagunek baino gehiagok parte hartzea

Gainera, aurreko gauean mendia igotzeko erronka antolatuko du Amurrio Trail Taldeak. Diru-sarrera guztiak Bihotzez erakundera bideratuko dira.

Oholtzara igoko da Okher rap abeslaria, estreinako aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kultura  Laudio

Oholtzara igoko da Okher rap abeslaria, estreinako aldiz

Oier Velez Okher raperoak azaroaren 30ean eskainiko du bere lehen kontzertua Laudioko Sorgin tabernan. Banda sortu berriarekin batera arituko da oholtzan, bere diskoko abestien birmoldaketak plazaratuta.

Aitortza bikoitza Julian Martinez Villar musikariarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kultura  Laudio

Omenaldi bikoitza egin zioten Julian Martinez Villarri asteburuan Laudioko Lamuza parkeko kasinoan. Ostiralean Egoitz Bernaolak musikariari buruz idaztitako biografia aurkeztu zuen. Larunbatean, aldiz, Martinez Villarren abestiez osatutako diskoa plazaratu zuten Ariadna Martinez sopranoak eta Antonio Oyarzabal pianistak.


Ikusmin handia sortu zuten bi ekitaldiek. Martinez Villaren oinordekoak ere bertaratu ziren, Estatu Batuetatik.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Hainbat obra egiteko esleipenak burutu dira azken egunetan Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Jendartea  Artziniega

Hainbat obra egiteko esleipenak burutu dira azken egunetan Artziniegan

Futbol eta tenis zelaietako itxiturak, Garai plazako haur parkea eta Campilloko begiratokia moldatuko dira urtea bukatu baino lehen, besteak beste.

Artziniegako lehenengo antzeztutako bisitak egin ziren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Julen Solaun Martinez   Kultura  Artziniega

Hainbat pertsona hurbildu ziren igandean, azaroak 17, Artziniegako antzeztutako bisitak ikustera. Bisita horietan antzinako bizimoduaren hainbat egoeretako irudikapenak egin ziren, “eskualdea beste perspektiba batetik ezagutzeko”. Hala azaldu zuten Aiarako Kuadrillatik programa aurkezterako orduan.

»» Ikusi argazki guztiak (8)