aiaraldea.eus

Okondoko Udalak ere Whataspp sistema erabiliko du informazioa zabaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide   Jendartea

Okondoko Udalaren informazioa jaso nahi duen ororentzat, abenduaren 14tik aurrera, Okondoko Udalak Whatsapp bidezko informazio-sistema berria abiatuko du.

Unean-unean Okondoko kultur eta kirol jarduera, beste ekitaldi, edota bestelako informazio interesgarria jasotzeko aukera zabalduko du hileon Udalak.

Izena ematea

Informazio hori guztia eskura izan ahal izateko erabiltzaileak Okondo Info: 608 181 652 telefono zenbakia bere kontaktu-agendan gorde beharko du. Bigarrenik, Okondoko Udalaren informazio jaso nahi izanez gero; zenbaki horretara (608 181 652ra) “Alta” hitza bidali beharko du. Bestalde, alta eman duen herritarrak, baja eman nahiko balu, “Baja” hitza zenbaki berera bidali beharko luke. Komunikatzeko bide berria iristear dela eta, Okondoko Udalak bere aldetik, herritarrei laguntza deia egin die; kanpaina berria norberaren kontaktuen artean zabaldu dezatela, alegia.

Erabilera egokia

Okondoko Udalak jakinarazi du, Whatsapp bidezko informazio-sistema berria, inolaz ere, ez dela administrazio-izapideak egiteko modua.

Izan ere, horrelakoetarako bestelako baliabide batzuk daudela adierazi du,esaterako; posta elektronikoa (info@okondokoudala.eus), Okondoko Udalaren ataria (www.okondokoudala.com) eta baita telefono zenbakia (945 89 80 23) ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa