Eskolak “Goizeko Gela” izango du

Erabiltzailearen aurpegia

Okondo Eskolan “Goizeko Gela” izatea lortu du Okondo Eskolako Guraso Elkartearen egitasmoari esker eta zerbitzu berria eskaini ahal izateko Okondoko Udalak ere bere bultzada eman du.

Okondo Eskolan “Goizeko Gela” izatea lortu du Okondo Eskolako Guraso Elkartearen egitasmoari esker eta zerbitzu berria eskaini ahal izateko Okondoko Udalak ere bere bultzada eman du.

Guraso, eskola eta Okondoko Udaleko bozeramaleekin egindako bilerek emaitza ona eman dute. 2012-2013 ikasturtetik aurrera martxan jarriko da eta gurasoek, lana eta familia uztartu ahal izateko Okondoko Udaleko Hezkuntza eta Ongizate arlotik eta Okondo Eskolatik laguntza jasoko da. Okondoko herria inguruetakoen erreferentzia izaten jarraitzen du, izan ere, badira hiru bat urte, Aurora Mendieta Haurreskola martxan jarri zela eta inguruetako herrietako haurrak hartzen jarraitzen duela, aurten jada 14 haur daude haurreskolan eta zerbitzu ona emateko 3 irakasle daude.

Haurreskolak eskaintzen duen zerbitzuak harrera ona izan badu, Okondo Eskolan jarriko den egitasmo berria ere ondo hartu da herrian. Okondo Eskolan oso pozik daude eta datorren ikasturtera begira baikor azaltzen dira. Jada, Okondoko Udalak jakitera eman duenez, jada Okondo Eskolan izena emateko dauden 10 haurretatik 8k herrian ikastea aukeratu dute, eskola euskaldun, familia giroko eta kalitateko eskolan.

Egun, lana eta familia bateragarri izateko dauden oztopoei aurre egitera dator Okondo Eskolan eskainiko duten “Goizeko Gela”. Zerbitzu berrian, begiraleak goizeko 08:00tatik 09:00tara bitartean egongo dira, eta hainbat ekintza egingo dira. “Goizeko Gela” betiere familien premien arabera funtzionatuko du, horrela eskolako ordutegia zabaltzeaz gainera, umeak eremu horretan dituen beharrak beteko dira. “Goizeko Gelan” gosaria emango zaie, garbiketa ere jakina, eta baita ekintza ludiko, jolas eta ekintza artistikoak egiteko aukera ere egongo da.

Okondoko Eskolako Guraso Elkartearen egitasmo hau, Okondoko Udala eta Okondoko Eskolaren laguntzari esker aurrera eraman ahal izango da. Informazio gehiago behar duenak, Okondoko Eskolara edota Okondoko Udalera jo dezake.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide