aiaraldea.eus

Goazen Santa Luziara!

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Barañano   Kultura

Urtero legez, aurten ere Laudion betidanik -antzinadanik bederen- oso gureak ditugun jaiak ospatzen ditugu, eta urtero legez, herriko eskola-ikastola gutiz gehienek muzin egin(en) dute  -muxin behintzat- eta egun handi horietan  lanari ekiten zaizkio. Dolumin Barikuan hala egin omen zuten (Korrika ere irago zela eta axolarik ez) eta Santa Luzia egunean halaxe eginen omen dute.  Haiek (irakasle-ikasleak) lan eta guk jai!

Herrian herriko egun batzuk ba omen dira jai-egun, aukeran -beste egun batzuk Espainiatik gainezarrita ospatu beharra izaiten dugu- baina, dirudienez gure jairik herrikoienak ez dituzte haintzat hartu behar edo nahi. Udalak, egunok ospatzeko erregu, aholku, onua, ohar bidali omen edo burubide eman ei die, ikasturteko egutegia eratzerakoan gogoan har dezaten, baina ezin egokitu, antza.

Batek dionez, irakasle gehienak “kanpokoak” direlako, ez dute Laudioren ezer askorik ezagutzen, ez maite ere. Beste batek dioena egia izaitekotan, nahiago dute jaloguin, aste zuria eta antzekorik “potentziatu”. Modernoagoak ote, gure ohiturazko herri-jaiak baino? Ez, darasa, hirugarrenak, egutegia eratzean oporrak zein urrun emanen dituzten dute burutan, ez bertzerik.

Gero, bai, globalizazioa goiti eta beheti ibiliko dira. Nafarroan bezala, hauxe britixkeria!

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutiérrez Angulo Erantzuna | #1

Laudion bizi arren, nire erroak ez daude hemen, eta ez ditut hain nireak ikusten jai horiek; baina herriko ikastetxeetan bi jai horiek ez ospatzea oso deigarria iruditu zait beti.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa