IRITZIA

Kantabriako partera

Erabiltzailearen aurpegia
Iñigo Urkullu eta Miguel Angel Revilla prentsaurreko batean. / Miguel Ángel López (ElDiario.es)

Anbiola, bazebilen historialari izen handiko aditu-ustekoen artean Vasco-cantabrismo esaten zioten teoria, erromatarren aurka jo eta su borrokatu ziren kantabro haiek euskoak zirela zioena, interan. Izan ere, bada, diotenez, Britainia Handiko museoan, 1190ko irakurgai bat, Division of kingdoms of Navarre and Spain delakoa, Nafarroako erreterria edo erresuma Urdializko uretaraino iristen zela omen dioena. Saurio edo Ason ibairaino, hain zuzen. Jakina da, halaber, Gartzia izeneko errege nafarrak bere emazte Stephaniari, 1040an doi-doi, ezkon-opari edo, hainbat herri eman ziona, eta mendebaldean, Aiarako Erretes eta Lanteorekin batera, Mena, Soba, Urdializ, Kolindres...besteak beste. Harez gero, urterik joan da, e!

Orain, berriz, Kantabriako partian, ez da besterik entzuten: txo, irekizu muga! Euskal Herria sartalderantz zabaltzen da, antza. Iparraldeko muga hertsirik izan arren, bortz axola, iparra aspaldi galdurik gabiltza eta. Nafarroarekikoa, beste behin, “frontera de malhechores” bilakatu zaigu. Baina, beti geratuko zaigu Laredo!

Honetara, ziur aski, bere aipamenak izango dira beste laurogei urtian, Kantabriako partian. Revilla lehendakariarenak, erran bage doa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide