IRITZIA

Bitorika

Erabiltzailearen aurpegia

Egiaz, ederra Joxe Blancok idatzitako irakurgaia, Bitorika/Atxupetako haitzean praktikatu izan den eskaladaren historia laburraz. Ni, ostera, ez nator horretaz mintzatzera, hain zuzen. Dezadan, beraz, alde bat utz haitzigoketa; eta bego harrobi horretan herriko gazte sorta batzuek eginiko sendagaila edo balentria.

Horma horretan zeinbait pintaketa egin izan da, lekua horretarakoxe berebizikoa, eta halako batean, aspaldixko, ertzainek ezabatu zutena era jakina da. Beharbada jakin ez, eta honegatik ez aipatu, ezabatzeko orduan Espainiako “enbaxadore” genuen Urkixo eta Valdivielso’tar Karla Mirena jaunak agindu zuela. Eta euskal ikurrina ere ezabatzeko agindu zuen arren, ertzainek berek jakinarazi omen zioten, legezkoa zelarik, ezin ezaba zezaketela. Baina, tira, ni ez nator horretaz mintzatzera.

Bitorika/Atxupetako haitzean eta Euskal Herriko beste zeinbaitetan gure gazte ausartek bide berriak ireki dituzte, haizpide edo, eta izen bana eman ere bai, behar den bidean, eta, hara!, izenik gutiz gehienak erdara (gaztelera) batuan. Dirudienez, gure gazte ausartok euskara ez dute horretarako gai; edo ez ote dakite euskaraz?; edo “globalizazioa” dela eta erdara (gaztelera) erabili behar dugula ote dute uste?; edo politikoki zuzenago ote erdara (gaztelera hemen, frantsesa han) orotarako?; edo…

Berrogei urtez gero hau! XXI. mendeko Euskal Herrian oraindik orain, A, B eta D-ko gure gazte ausart horiek… “Zipa” zer?… Baina tira, ez nadin mintza.

Erlazionatuak

Bitorikako Kantera, Aiaraldeko eskalada eskola

Erabiltzailearen aurpegia Laudio

Gorabehera ugari bizi izan ditu Bitorikako Kanterak azken lau hamarkadetan. 1974an erabili ziren bertan eskalada teknikak lehen aldiz, eta orduz ge...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide