IRITZIA

Beste itzuli bat

Erabiltzailearen aurpegia
Txirrindularitzarekin loturarik ez duen itzulia proposatzen du Kepa Barañanok. / Aimar Sanjurjo

Gure Itzuliak beste helmuga bat du Laudion, apirilaren 29an, ez Ermualdean baina Lamuzako pilota-tokian. Argentinako Viedma herriko Aberri Etxean hasi zen, Baionara hegan egin zuen, eta azkenean, izurritea dela eta ez dela, seguru-seguru ez bada ere, Seguran bukatuko da Euskal Herriko zazpi lurraldeetan zehar ibili ondorean.

Tropelean ez gara ibiliko, ibili, baina, KUTXA bat lekuko, lekurik leku gure mezuak, ametsak, nahiak eta asmoak eroan eta eraman, joan eta eman, kilometroak eginez, ez korrika baina Herriaren urratsez, oinez edo nahi bezala, beti euskaraz jardungo dugu..

Izan ere, euskara dugu batzen gaituena, euskarak gaitu biltzen, euskara da gure lurralde aske bakarra, oraingoz. Hizkuntzaz Herria egiten dugu, euskararen Herria, mugarik ez duen Basque Country, Pays Basque, Welatê Baskî, Paese Bascu, بلاد الباسك, País Basc, Страна Басков, Paesi Baschi, Baskų kraštas, Basku zeme, Baski maa, Χώρα των Βάσκων, Dùthaich nam Basgach, ბასკური ქვეყანა, Tír na mBascach, 巴斯克地區, țara Bascilor, Eŭskio, Wasconia, Vasconia, Euskadi, Euskal Herria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide