IRITZIA

Etapa polita

Erabiltzailearen aurpegia
Ostegunean bisitatu zuen Kutxa Bira egitasmoak Laudio. / Aiaraldea.eus

KUTXAren itzulia gure herritik joan da, Segurako helmugara bidean. Etapa polita izan da, ikusleak ugari eta eskuhartzaile ez guti, eguraldiak zaildu badu ere. Aldapan gora ibili arren, bihurgune bakoitza arnasgune bihurtuz, bagoaz, batzuetan eserita besteetan berriro jaikiz; nork esan zuen, bada, hau erraza izango zela?

Udalak ia esku batez bidea txukundu du, AIARALDEAk zuzenean mundura hedatu du, LABek afitxak ipini ditu, etapa-zuzentzaileak urrats guztiak zehazkiro eratu ditu... Txalo eta euri zaparrada artean igo eta laster irago dira herriko kultura bultzatzen duten taldeak, dantzariak arin, txistularia puzka –gaitari galizarrak txitean-pitean arnasa hartzen du– irrintzi bi entzun da, kantatzen duten jaun eta andereek ezin izan dute abestu nahi bezala –musuko madarikatu hau dela eta ez dela– baina hor dihardute, sahararren mailot zuria patarrean goiti nekez beti, langile asko ikusi dugu, eta ikasle eta irakasle, eta aizkolari bat ere lanean –izan ere, gure herri hau hain da kiroltzale, ezen lana kirola bilakarazi baitu–, atzoko gazteak egungo gazteekin batera gora eta gora ikusi ditugu, orduko haiek noizbait izena eta izana galdu zutelako –galarazi zietelako– oraingo hauek euskararen gailurrera iristen lehenak izan nahi dute, txirrindu modernoak hobeak izanki, jakina...

Etapako helmugan, argizaiol baten ondoan, irabazleentzat kutxa txiki bat ilusioz betea, Mikelek dioen eran, zeren, mundu osoa kabitzen baita kutxa huts batean. Eta guztiok irabazle. Zein ederra den itzulera! Podiumean, bagerala, bagirala eta bagarela esan, esaten eta esango dugu, ez gerala isilik egongo, euskaraz, noski.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide