"Reputacional"

Erabiltzailearen aurpegia
Arantxa Tapia eskualdeko enpresa batean.

Eusko Jaurlaritzan Agitprop Saila balego, Arantxa Tapia sailburu litzateke, doike. Edo, bada? Egun batean bai, beste batean ere bai, hor dugu, urrutikuskinean, eta zein ongi dakien ezerezetik(an) kea saltzen!

Berriki, “daño reputacional” zer den ere irakatsi digu, hots, Tubacex-ekoek Euskal Herri guztiari eman ei diotena, alegia. Langileek, noski, hainbat egunetan greban iraun dutelako, ez enpresarioek edota hauen aldeko kattagorriek. Ez, eiki, zeinbait ertzainen joerak ere.

Tapia andere txit gorenak ez ditu lagileak oso maite, esan beharrik(an) ez. Eta, bidenabar, Aiaraldeko gehienak, langileen alde agerturikoak hain zuzen, beste hainbat lantegitako beharginak direla, edo direla tabernari, dendari, abeltzain, harakin... edo herritar arruntok garela, ez gaitu batere gogoko, agidanean.

Tapiak eta bere Alderdiak mantsoak nahi ditu, otxanak eta esanekoak nahi ditu, hala beharginak nola herritar guztiak; euskaldunak, ordea, beti matxino. Historiak argi erakusten digu honaino heldu garela kaskagorrak izan garelako. Eustea garaipena da.

Zuhurra, behinik behin, ez da izan, inondik(an) inora, Tapia, konpondutzat joriko arazoa berriz ere irabiatuta. Eraginago eta zirinago. Zekena, bai, ostera, langileen ospe-kaltetan beti, eskubideen aurka jarduteaz gain, bai eta epaileek berek langileei arrazoia eman zietenean ere.

“Tomo nota y ya estaremos” esaten omen zuen alkate zahar batek; guk ere antzera esan behar genioke Tapiari ez ezik bere Alderdiari ere: Hurrengo hauteskundeetan ikusiko dugu elkar. Kattagorriek emango dizute botoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide