aiaraldea.eus

Aisialdi begiraleen lan poltsa osatuko du Laudio Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola   Hezkuntza
Aisialdi begiraleen lan poltsa osatuko du Laudio Ikastolak
Laudio Ikastolaren eskolaz kanpoko ekintzetan arituko dira begiraleak. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako batzordeak Laudio Ikastolan burutzen diren ekintza ezberdinetako begiraleen ordezkapenetarako lan poltsa ireki du.

Interesatuek curriculuma helarazi beharko dute eke@laudioikastola.eus posta elektronikora.

Lan poltsan parte hartzeko B2 mailako euskara titulazioa edo baliokidea izan beharko dute. Begirale titulazioa, ingelesa ezagupenak (B2 maila), aisialdi esparruan esperientzia eta Ikastola mugimenduaren ezagupena ere baloratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa