aiaraldea.eus

Laudio Ikastolako emakumeek bat egin dute Martxoak 8ko greba feminista deialdiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola   Hezkuntza
Laudio Ikastolako emakumeek bat egin dute Martxoak 8ko greba feminista deialdiarekin
Pankartak jarri dituzte ikastetxeko zenbait tokitan. / Laudio Ikastola | Ikusi handiago | Argazki originala


Laudio Ikastolan egun langileen %83a emakumea da: %100a Haur Hezkuntzako ziklo bietan, %80a Lehen Hezkuntzan, %42a Bigarren Hezkuntzan, %89a garbiketan, %85a jantokian eta %50a idazkaritza eta mantenimenduan.

Deialdiak beraz, erabat baldintzatuko du martxoaren 8an Ikastolan izango dugun funtzionamendua, egun horretan gizonezko langileak baino ez baitira Ikastolan izango, langileen %17a.

Hori dela eta, datozen egunetan iragarriko dira greba egunerako argibideak.

Laudio Ikastolako emakume langileek eskola komunitateko gainerako emakume kolektiboak, ikasle zein familia esparruetan, Martxoak 8ko greba feminista deialdiarekin bat egiteko ekimenetan parte hartzera deitzen dituzte.

Laudio Ikastolan ondorengoak iragarri dira dagoeneko:

BESOKOAK
Otsailaren 21etik martxoaren 8ra besoko moreak jarriko dituzte langileek. Idazkaritzan eta Haur Hezkuntzako eraikinetan familientzat ere eskuragarri izango dira.

ARGAZKI ERRALDOIA
Otsailaren 27an, 8;40an, Emakumeen argazki erraldoia aterako dugu Haur Hezkuntzako jolastokian. Ikastolako emakume guztiak, irakasle, ez-irakasle, ikasle eta familiak, gonbidatuta zaudete.

AMANTALAK ESKEGITA
Martxoaren 5etik aurrera amantalak Haur Hezkuntzako eraikinen kanpoaldean eskegiko dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa