aiaraldea.eus

Greba feministak erabateko jarraipena izan du Laudio Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola   Jendartea
Greba feministak erabateko jarraipena izan du Laudio Ikastolan
Greba feminista dela eta ikastolan jarritako pankartetako bat. / Laudio Ikastola | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitutako greba feminista erabatekoa izan da Laudio Ikastolan, bertoko emakume langileen %100 lotu da deialdira.

Haur Hezkuntza etapa osoa itxita egon da eta langileen %100 emakume dituzten beste hainbat zerbitzu eta ataletan ere greba erabatekoa izan da, Heziketa Bereziko laguntzaileak, zerbitzu asistentziala eta garraio zerbitzuko zaintza kasu.

Lehen Hezkuntzan 5 ikasle atenditu dituzte bertoratutako etapako 3 gizon irakasleek. Bigarren Hezkuntzan berriz, 113 ikasle hurbildu dira eta etapako 12 gizon irakasleek proposatutako dinamika eta tailerretan parte hartu dute. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak luzatutako dosier didaktikoan oinarrituta, sukaldatzen, arropa txukuntzen eta josten, edo garbiketa zereginetan aritzeko txoko dinamika bideratu dute. Feminismoari buruzko hausnarketa foroa eta muralak sortzeko tailerrak ere abiatu dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa