Errelebo kontratua bideratzeko lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia

Laudio Ikastolak %50eko lanaldia izango duen errelebo kontratu bat bideratzeko lan eskaintza jarri du abian. Interesdunek ondorengo titulazio aukeratako bat izan beharko dute.

A· DBH eta Batxilergo mailatan Historia arloa ematea ahalbidetzen duen gradua eta Frantsesa arloa irakasteko behar besteko gaikuntza.

B· Frantses filologia gradua eta Ingelesa arloa irakasteko behar besteko gaikuntza.

C· Ingeles filologia gradua eta Frantsesa arloa irakasteko behar besteko gaikuntza.

Horrez gain, ondorengo titulazioak ere izan beharko dituzte:

     · EGA edo titulazio baliokidea.

     · Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).

Hautagaien gainerako titulazio osagarriak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesdunek curriculuma helarazi azaroaren 17a baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikora.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide