aiaraldea.eus

Euskara gora! Bihotzetik ahora! aldarrikatu dugu euskararen astean

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola   Euskara
Euskara gora! Bihotzetik ahora! aldarrikatu dugu euskararen astean

Laudio Ikastolan astebete igaro dugu Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ospakizun, hausnarketa eta gure hizkuntzaren erabilpena txertatu eta sustatzeko ekinemenetan murgilduta.

Argitxoren bisitaldiak abiatu zuen txupinazo batez Euskararen astea eta jarraian etapa guztietako ikasleen partaidatza bultzatu duen ekintza programa burutu dugu: ipuin kontalariak, dantza emanaldiak, irakurketa musikatuak, herri kirolak, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzakoentzat prestatutako jolasak, ipuin kontalariak, Euskararen Zuhaitzaren apainketa…

Ekintza guztietan Ikastolako euskara taldeak proposatutako leloa, “Euskara Gora! Bihotzetik ahora!”, edukiz betetzea izan dugu helburu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa