“Naturan askatasunez jolasten duten haurrek berezko kontzentrazio eta motibazioa dute”

Erabiltzailearen aurpegia
Egunero ateratzen dira Laudio Txikiko haurrak kalera, naturaz gozatzera. / Laudio Ikastola

Laudio Ikastolako Haur Hezkuntzako lehen zikloan, Laudio Txikin, haurrak naturarekin harremantzeko ekimena jarri dute abian. Eguraldi iragarpena edozein dela ere, esperientzia bizitzera motibatzen dituzte umeak, ohiko eskola patiotik harago, Ikastola ondoko basora ere esperientzia zabalduz. Izaskun Burdainek, Laudio Txikiko koordinatzaileak, ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Ze onura ekartzen du umeak euria edo eguraldi txarra egonda ere eraikinetik ateratzeak? 

Haurtzaroan, naturan jolasteak onura anitzak ditu. Kuriositatea eta harritzeko gaitasuna gure txikitxoen ezaugarri nabariak dira. 24 orduz zientzialari, detektibe eta ikertzaile nekaezinak dira! Naturak bukaezinak diren aukerak eskaintzen dizkie gaitasun guzti hauek garatzeko. Naturan askatasunez jolasteko aukera duten txikiek, berezko kontzentrazio eta motibazioa adierazten dute. 

Sarritan natura pantaila, liburu….baten bidez ikasten dute.

Guzti honen inguruan hainbat hausnarketa egin ondoren, Laudio Txikiko taldeak, Ikastolako 0-3 zikloak, egunero kalera, naturan egotera atera behar genituela erabaki genuen. Berdin zen eguraldi iragarpena: eguzkia, euria, hotza, haizea… oso ezberdinak baitira naturak ematen dizkigun aukerak eguraldiaren zein urtaroen arabera: putzuetan salto, sortzen diren errekatxoak, euri ttantak, areneroaren area lehor edo bustita aurkitzean ematen diren aukerak, hostoak, ezkurrak…

Umeek nola erantzun dute? Guztiak ateratzen dira?

Pentsatu baino askoz harrera hobeagoa izan du familien partetik. Lehenik eta behin, egunero beraien seme-alaba kalera ateratzeko euritarako arropak, katiuskak ekartzea eskatu genien eta hau gure sorpresa! Aste beteko epean, gehiengoak ikastolan zuen. Hezitzaileontzat esperientzia zoragarria izan da, oso bestelako esperientziak, harridurak… elkarrekin partekatzeko aukera izan dugu. Esan beharra dago, egunaren arabera, talde txikitxoren batek barruan gelditzea erabakitzen zuela. Baina hau hezitzaileontzat ez da oztopo, gure egunerokoa horretan oinarrituta baitago. Hau da, proposamen anitzak egin eta umeak aukeratzen du noiz, zer, norekin eta zenbat denboraz egin. 

Aipatu beharra dago, Ikastola kokatuta dagoen inguruak plan hau aurrera eramatea ahalbidetzen digula. Zentzu horretan pribilegiatu batzuk gara! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide