Lehen Hezkuntzako ingelesa irakasle lanpostua

Erabiltzailearen aurpegia
Ikastolaren webgunean topatu daiteke informazio guztia. / Laudio Ikastola

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako ingelesa arloko irakaslea behar du. Interesatuek Lehen Hezkuntzan ingelesa arloa eman ahal izateko behar besteko titulazioa eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute.

Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

Interesatuek curriculuma helarazi  Laudio Ikastolaren web orrialdeko lan-poltsa atalaren bidez irailaren 13a baino lehen.

Ordezkapeneterako lan-poltsa

Ikastolako gainerako lanpostuetarako ordezkapen zerrendak ere, irakasle zein ez irakasleenak, zabalik daude www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide