LAN ESKAINTZA

Ordezkapenetarako lan-poltsaren berriztapena

Erabiltzailearen aurpegia

Laudio Ikastolak ordezkapenetarako lan-poltsa berritzeko aparteko deialdia zabaldu du. Interesdunek lan-poltsa atala zabalik dute une oro Ikastolaren web orrialdean: www.laudioikastola.eus.

Ikastolako lanpostu guztietarako ordezkapen-zerrendatan izena emateko aukera azaltzen da berton.Izan ere, bizi dugun egoeraren ondorioz ondorengo lanpostuetan azaldu da premia handiena:

  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak: zientzia eta hizkuntza arloetarako gradudunak eta  pedagogia edo psikopedagogian gradudunak bereziki.
  • Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoa
  • Jantoki zerbitzua: Sukaldariak zein zaintzaileak
  • Garbiketa pertsonala
  • Etxezaina

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide