LAN ESKAINTZA

DBHko teknologia eta plastika arloetako irakasle batentzako lan deialdia

Erabiltzailearen aurpegia

1. Laudio Ikastolak DBHko teknologia eta plastika arloetako irakasle baten ordezkapena betetzeko behar besteko titulazioa, ahal dela ingeniaritza, duen irakaslea behar du.

 Horrez gain, ondorengo titulazioak ere beharrezkoak izango dira:
· EGA edo titulazio baliokidea.
· Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).

2. Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako tutoretza baten ordezkapena betetzeko Gorputz Hezkuntza aipamena duen irakaslea behar du.

Hautagaien gainerako titulazio osagarriak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.
Interesdunek curriculuma helarazi  www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalera martxoaren 21 arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide