Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren lehen ekitaldia jarri dute martxan ikastolen jaiek

Erabiltzailearen aurpegia

Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke.

Komiki lehiaketaren lehen edizio honetako gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 15etik 19ra bitarte egin zuten Gaztela eta Aragoiko armadek. Setioa nabarmena izan zen, bertan bukatu zelako Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek egindako hirugarren saiakera, Erresuma berreskuratzeko 1512ko konkista eta gero.

Lehiaketa irekia da adin tarte horretako gazte guztientzat (ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea) eta teknika ere librea izango da, lanak PDF formatuan aurkeztu beharko diren arren. Lanak euskaraz idatziko dira eta bost orrialdetako luzera izango dute gehienez (komikiaren azala barne). Jasotako komiki lan guztien artetik onena zein den ebatziko du epaimahaiak, eta sari gisa Xabiroi komiki aldizkariaren 2021ko urriko zenbakian argitaratua izango da.

Lehiaketa baino, dena den, parte-hartzea sustatu nahi da. Horregatik, parte-hartzaile guztien artean hainbat sari zozketatuko dira: 3 tablet, Xabiroi aldizkariaren urteko 10 harpidetza eta Xabiroi bildumak (3 bildumako 5 sorta)

OINARRI-ARAUAK

  • Lehiaketaren helburua: gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzea
  • Parte-hartzea banaka nahiz taldeka izan daiteke
  • Lanak euskaraz idatziko dira
  • Lanek beste lehiaketetara aurkeztu gabeak izan behar dute
  • Teknika librea izango da, baina PDF formatuan aurkeztuko dira lanak
  • Gehieneko luzera 4 orrialdekoa izango da, eta azala izango da bosgarrena.
  • Lanak telematikoki aurkeztu beharko dira honako e-posta helbidera igorrita: ehikomikilehiaketa@ikastola.eus
  • Lanak aurkezteko epea: 2021eko apirilaren 30eko 12:00etan bukatuko da
  • Aurkeztutako lanak ikastolen jaien webguneetan egongo dira ikusgai
  • Puntu gehien eskuratzen dituen lana Xabiroi aldizkarian argitaratuko da, 2021eko urriko zenbakian. Nolanahi, gutxieneko kalitaterik ez badu, ez da lanik argitaratuko.
  • Parte-hartzaileen artean honako sari hauek zozketatuko dira: 3 tablet, Xabiroi aldizkariaren urteko 10 harpidetza eta Xabiroi bildumak (3 bildumako 5 sorta)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide