LAN ESKAINTZA

Eskolaz Kanpoko Ekintzen koordinatzaile izateko lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia

Eskolaz kanpoko ekintzen koordinatzaile lanpostu deialdia zabaldu du Laudio Ikastolak.

Laudio Ikastolak Eskolaz Kanpoko Ekintzen koordinatzailea kontratatu behar du.

Aisialdi esparruko prestakuntza, titulazioa eta esperientzia baloratuko dira, eta bereziki Ikastolaren proiektu pedagogikoan txertatuko den jarduera programa sortu, dinamizatu eta kudeaketa administratiboa burutzeko gaitasuna.

Eskaintzen da: lanaldi partzialeko (%30-%50eko bitartekoa) lanpostu egonkorra.

Interesdunek curriculuma helarazi www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalaren bidez irailaren 8a arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide