Bigarren Hezkuntzako ikasleei bideratutako aisialdi eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia

Laudio Ikastolak Laudio eta Aiaraldeko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat eskolaz kanpoko ekintza ezberdinak antolatu ditu, “Bizi(modu) osasuntsu(an)!” egitasmo berriaren baitan. Horietako bat;

Autodefentsa feminista

Emagin zentro feministarekin eskainiko den ikastaro honetan feminismoan oinarritutako harreman osasuntsuen aldeko jarrera sustatuko da. Autodefentsa feminista ikastaroan eraso sexistak zer diren, nola eta non pairatzen diren, erasoak nola identifikatzen diren…jorratuko da. Emakumeak pasibotasunaren ideian hezten dira eta babes beharra duten pertsonak direla sinesten dute. Ideia hori hautsi eta euren buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten da.

Indarkeria matxistak dimentsio oso zabala dauka. Fenomeno konplexua izanik, indarkeriaren dimentsio zabalenari heldu eta gure herrian aurre egiteko ditugun tresnei buruz hausnartuko da, etorkizunean ditugun erronkak identifikatu eta gainditzeko asmoz.

*Helburuak:

-Emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta bildu. Esperientzia ezberdinak partekatu eta iritzi trukaketa egin.

-Elkar entzun eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaini.

-Indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean landu.

-Autodefentsaz aritu eta autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak landu.

-Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakondu.*Jasotzaileak: DBH3tik Batxilergo 2.mailara bitarteko neskentzat

*Data: abenduak 18, larunbata (10:00-14:00 eta 15:00-19:00)

*Izen-emate epea: abenduak 10

Izen ematea

Ekintza hauetako edozeinetan parte hartzeko 10€ko kuota ordaindu beharko da eta aldez aurretik, ezarritako epean, izena eman beharko da ondorengo galdetegia betez:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfagp22gbxhG6zffRddMHDzWTGzkfnQ1vlw6tODDxFlPjvkwA/viewform

Izen ematea eskainitako lekuak baino handiagoa balitz, ikastolako ikasleek lehentasuna izango dute. Ekintza hau Laudio Ikastolan gauzatuko da.

Edozein galdera egin edo zalantza argitu nahi izanez gero, idatzi eke@laudioikastola.eus helbidera edo deitu Ikastolara.

Animatu eta parte hartu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide