Laudio Ikastolaren orientazio azoka

Erabiltzailearen aurpegia

Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza honek hainbat unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa aurrez-aurre eskuratzeko aukera eskainiko du.

Informazio guneak 15:30ean zabalduko dira, norberak behar duen informazio pertsonalizatua eta behar duen hizkuntzan eskuratzeko aukera emanez.

Hitzaldietarako asistentzia konfirmatuta duten unibertsitateak: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola; Lanbide Heziketa Ikastetxeak: Ikastolen Elkartea, Laudioalde,  Egibide eta Ikaslan eta Hetel elkarteak

Ekitaldia Batxilergoko guraso eta ikasleei zuzendutakoa izango da eta parte hartzeko aurretik izena eman beharko da ondorengo formularioa baliatuta: https://labur.eus/orientazioazoka2022

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide