Laudio Kultura Planaren diseinuarekin aurrera doa eta herritarrekin beste topaketa bat deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko mai. 8a, 09:00

Kultur talde eta eragileekin bigarren lan saioa datorren maiatzaren 13an, osteguna, izango da 18:00etan Kasinoan

Laudioko Udalak aurrera egin du 2019-2023 Legegintzaldi honetako lehentasunezko helburuetako bat betetzeko bidean: Kultura sustatzea, sortzea eta kontsumitzea. Horretarako, partaidetza-prozesu bat diseinatu da, eta, horri esker, Laudio erreferentziazko kultura-udalerri gisa berreskuratu nahi da, bere ezaugarri eta berezitasun bakanekin.

Lehen saioa ostegun arratsaldean izan zen, apirilaren 15ean. Udalerrian kulturaren munduarekin harremana duten hogei pertsona inguruk modu aktiboan parte hartu zuten, zenbait dinamikaren bidez, hurrengo asteetan landu beharreko ildo estrategikoak zehazteko aukera emango duen dokumentu bat prestatzen.

Maite Cortazar Kultura zinegotziak azaldu duenez, "Gobernu taldearentzat, parte-hartze prozesu honetan parte hartzen ari diren pertsona guztiak funtsezkoak dira, ekimen honen bidez asmo handiko baina beharrezko plan bat zehaztu eta gauzatu nahi baita, gure kultur ondarea indartzea helburu duena".

Bigarren topaketa

Kultura Plana diseinatzeko prozesu parte-hartzailearekin jarraitzeko, beste lan-saio bat egingo da kasinoan. "Maiatzaren 13an, osteguna, izango da, 18:00etan Kasinoan, lehen azterketa horretatik abiatuta egin beharreko ekintzak eztabaidatu eta zehazteko", adierazi du Cortazarrek.

Bileran, planaren lehen zirriborroa aurkeztuko da, ekintza espezifikoekin. Ekintza horiei buruz bertaratutakoen iritzia jaso nahi da, kultura-plangintza adostua eta kultura-talde eta -eragile guztien premiekin bat datorrena eraikitzeko, eta, gainera, arratsaldean planteatutako beste ekintza batzuk gehitu ahal izango dira.

"Egungo egoera soziosanitarioaren ondorioz edukiera-mugak daudenez, bilerara elkarte bakoitzeko kide bakarra joan ahal izango da. Hori dela eta, interesatuek logistika antolatu ahal izateko bertaratuko direla berrestea eskatzen da, maiatzaren 11 baino lehen kultura@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ", amaitu du Maite Cortazarrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide