aiaraldea.eus

Musika krisian?

Erabiltzailearen aurpegia Luis Vil   Iritzia

Musikaren industrian krisia da hizpide. Ez dira gutxi disketxe­tatik datozen aho­tsak. Star-system, pirateria eta interneten musika deskar­gatzeko plataformen ondorioz musikaren industriak egunak kontatuta ditu.

Egia da industria honek amaiera gertu duela, baina me­moriarekin atzera eginez gero, musika krisian dagoenaren us­tea gezurra dela ondoriozta de­zakegu.

Musika merkaturatzeko eus­karri fisikoa; biniloa, kasettea, cd... kontsumorako merka­tu kapitalistarekin batera sor­tu zen, kontsumitzaileak sofan zerbitzatzeko. Gaur egun, eus­karri zahar hauek jakinduri fal­tsu bilakatu dira; musikak es­presiobide gisa ulertuta ez due­lako horien beharrik.

Mundu kapitalistaren beha­rretara egokitutako merka­tu batean heziak izan gara. Ezin dugu ahaztu musika airean da­goen zerbait dela, ez dela ikusi ezta ukitzen, ez dela komertzia­lizatzea behar jo eta entzuna izateko. Mp3ak, esaterako, hori erakusten du. Pirateriak mer­katuari beldurra ematen dio, baina teknologia berriekin beti izan den elementu birtuala iza­ten jarraitzen du, publiko guz­tiengana era errazago, demo­kratikoago eta zuzenagoan iri­tsiz; mendeetan zehar musika­ren historia elikatu duten abesti zahar ezagunak bezala. Libre komunikatzea, lotuta ez sentitzea, merkatuak ez baldin­tzatzea... Zer gehiago behar du ba artista batek? Hori bai, ho­rretarako artistikoki kontsu­mo eta entretenimendurako produktuetan pentsatzeari utzi behar zaio.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa