Nerbioi Ibaizabal eskualdeak III. Ideia Lehiaketa abiatu du gazteek enpresak sor ditzaten

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2016ko ots. 12a, 10:54

Emprendethea” izenarekin abiatu dute hirugarren aldiz gazteentzako ideien lehiaketa. Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteei zuzendua dago, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao eta Zaratamo udalerrien babesarekin.

Ekintzailetzarako kultura sustatzea du helburu programa horrek, enpresa-proiektuen sorrera bultzatzea alegia, gerora, enpresa-haztegitan izan sartu ahal izateko.

Nerbioi Ibaizabal eskualdearen 2015eko Gazteen Enplegua sustatzeko tresnak proiektuan definitutako helburuen parte da ekimena. Izan ere, gazteen enplegua ahalbidetuko duten ekintza batzuk datoz jaso dituzte. Horien artean, ekintzaileak sustatzea autoenplegurako eta garapen ekonomikorako.

Lehiaketaren xehetasunak

Batez ere, bideratuko dute Nerbioi Ibaizabal eskualdeko 18 eta 29 urte arteko gazteentzat, bai banaka, zein taldeka.

Ekimenean parte hartzeko, nahiko da talde bakoitzeko kide erdiak eskualdean erroldatuta egotea.

Lehiaketaren oinarriak, sariak, fitxa ereduak eta informazio gehiago eskura dago www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus webgunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide