Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak Orozkon arituko dira ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2015ko aza. 17a, 11:09

Berbaz kultura elkartea da bertso afariaren antolatzailea. Aurtengoa 9. bertso afaria da eta Euskal Herrian puntakoak diren bertsolariak ekarriko dituzte berriro ere; Jon Maia eta Amets Arzallus txapelduna, alegia.

Aurreko edizioetan egondako bertsolariak dira, beraz, ezagutzen dute Orozkoko eskolan sortzen den giroa. Sarrerak Induman salgai daude dagoeneko 25 eurotan eta bertso afaria 21:00etan hasiko da.

Berbaz kultura elkartea da bertso afariaren antolatzailea. Aurtengoa 9. bertso afaria da eta Euskal Herrian puntakoak diren bertsolariak ekarriko dituzte berriro ere; Jon Maia eta Amets Arzallus txapelduna, alegia.

Aurreko edizioetan egondako bertsolariak dira, beraz, ezagutzen dute Orozkoko eskolan sortzen den giroa. Sarrerak Induman salgai daude dagoeneko 25 eurotan.

Berbaz elkarteko kideek urteak eman dituzte herrian kultura ekitaldiak antolatzen (antzerkia, hitzaldiak, musika, umeentzako ekintzak, bertso saioak...). Nahiz eta momentu honetan proiektua geldi egon, “Zer diño” aldizkaria ere argitaratzen dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide