Jentilzulo Kulturgunea irekiko du Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia

 

Urtarrilaren 2an Jentilzulo Kulturgunearen ateak irekiko dituzte, eta horretarako egitarau zabala antolatu dute, ostiralean hasi eta astelehenean bukatuko dena.

2010ean jaio zen Orozkoko Gazte Asanblada, eta ordutik, herriari kultura alternatiba eskaintzeko lanean dihardute, bidean hainbat traba izan duten arren, haien ustez.

 

Urtarrilaren 2an Jentilzulo Kulturgunearen ateak irekiko dituzte, eta horretarako egitarau zabala antolatu dute, ostiralean hasi eta astelehenean bukatuko dena.

2010ean jaio zen Orozkoko Gazte Asanblada, eta ordutik, herriari kultura alternatiba eskaintzeko lanean dihardute, bidean hainbat traba izan duten arren, haien ustez.

Horietako bat gaztetxearen itxiera izan zen: Gazte Asanbladaren esanetan Udalak ez zuen komunikazio biderik ireki nahi izan eta gaztetxea itxi behar izan zuten. Hala ere, Gazte Asanbladak etsi gabe lanean jarraitu du, herriak merezi duen lokal autogestionatu bat izateko.

Borroka horretatik sortu da Jentilzulo Kulturgunea, kulturaren plaza bihurtuko den gunea; herriarentzat, ume, gazte zein nagusienentzat, Orozkorentzat hain zuzen.

Hurrengo ekintzak antolatu dituzte inaguraziorako:

Urtarrilak 2 ostirala

  • 20.00 ate irekiera
  • 20.00 bertsolariak
  • 20.30 bideo emanaldia
  • 20.45 kulturgunearen abestiaren aurkezpena
  • 21:00 "hilean bariku bat!" proiektu musikalaren emanaldia

Urtarrilak 3 larunbata

  • 11.30 umeentzako aurpegi margoketa
  • 12:00 ipuin kontalaria
  • 18:00 dardo eta pin-pong txapelketa

Urtarrilak 4 igandea

  • 12:00 pintxopotea
  • 18:00 "Arrakala" dokumentala eta mahaingurua

Urtarrilak 5 astelehena

  • 16:00 kuadrilen arteko herri kirolak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide