ASASAMek buru-osasunaren inguruko argazki lehiaketa abiarazi du

Erabiltzailearen aurpegia

Aiarako ASASAM elkartearen 25. urteurrena da aurten. Hori dela eta, gertakizuna ospatzeko "Elkarrekin hobea da bizitza" kanpainaren barruan dauden ekintzen artean buru-osasunaren inguruko argazki lehiaketa antolatu du elkarteak.

Aiarako ASASAM elkartearen 25. urteurrena da aurten. Hori dela eta, gertakizuna ospatzeko "Elkarrekin hobea da bizitza" kanpainaren barruan dauden ekintzen artean buru-osasunaren inguruko argazki lehiaketa antolatu du elkarteak.

Lehiaketa horretan parte hartu nahi duen edozein pertsonak, argazkien bidez osasun mentalarekin loturiko egoera ezberdinak islatu beharko ditu; hala nola, familiaren eta gizartearen babesa, laguntasuna, gizarteratzea, lana, umorea, aisialdia, kirola eta antzeko egunerokotasuneko egoerak argazkietan adieraztea da lehiaketaren helburua.

Lehiaketan parte hartuz gero bi sari lortzeko aukera dago: hain zuzen ere, lehenengo saria 200 eurokoa izango da, eta bigarrena berriz, 100 eurokoa.

Elkarteak jende oro animatzen du osasun mentalari buruzko ikuspegia parteka dezagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide