Euskal Presoen sakabanaketaren aurkako mozioa eztabaidatuko dute Udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Alegria Respaldiza 2014ko uzt. 17a, 12:04

Aurten 25 urte bete dira Espainiar Estatuak euskal presoen sakabanatzea martxan jarri zuenetik eta hori dela mozioa aurkeztuko du Bilduk Etxerat elkartearen eskaerari erantzunez. Astelehenean egingo den Udal Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute testua.

Nazioarteko hitzarmen ezberdinetan onartuta dago Giza Eskubideen kontrakoa den neurri horrek, kartzelan dagoen presoari ez ezik, senide eta lagunei neurrigabeko sufrimendua eragiten diela. Praktikan, presoak eta bere senide eta lagunek ordaindu beharreko zigor gehigarria dela adierazi du Etxeratek.

Aurten 25 urte bete dira Espainiar Estatuak euskal presoen sakabanatzea martxan jarri zuenetik eta hori dela mozioa aurkeztuko du Bilduk Etxerat elkartearen eskaerari erantzunez. Astelehenean egingo den Udal Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute testua.

Nazioarteko hitzarmen ezberdinetan onartuta dago Giza Eskubideen kontrakoa den neurri horrek, kartzelan dagoen presoari ez ezik, senide eta lagunei neurrigabeko sufrimendua eragiten diela. Praktikan, presoak eta bere senide eta lagunek ordaindu beharreko zigor gehigarria dela adierazi du Etxeratek.

Estatu espainiar zein frantziarrak urteetan zehar gauzatu duten kartzela politikaren ondorioz, 22 euskal presok eta 14 senitarteko eta lagunek galdu dute bizia, eta hamarnaka zauritu izan dira; kartzelako bizi-baldintza jasangaitzak eragindakoak batzuk, senitartekoak bisitatzera zihoazela gartatutakoak besteak, azaldu du Etxeratek testuan.

Fontso Isasi eta Pili Arzuagaren kasuak aipatuko ditu Etxeratek

1990. urteko uztailaren 1ean, Fontso Isasi eta Pili Arzuaga Laudioko herritarrek, Maribi Ramila euskal presoa bisitatzera zihoazela, errepidean bizia galdu zuten. Horregatik, Etxerat elkarteak nahikoa dela esateko garaia iritsi dela adierazi du.

Elkartearen ustetan, Euskal Herrian gatazkaren konponbiderako aukera paregabea ireki da, sufrimendu guztiak kontutan hartu eta beste etorkizun bat eraikitzeko garaia da, preso dauden senideen bakartze eta sakabanaketarekin bukatzeko garaia, kartzeletan pairatzen dituzten bizi-baldintzak hobetu eta oinarrizko giza eskubideak errespetatzeko garaia.

Etxeraten eskaera

Aurreko guztia kontuan hartuz, puntu hauek aurkeztuko ditu Etxerat Elkarteak Osoko Udal Batzarrean, uztailaren 28an, astelehena, eztabaidatu eta onartuak izan daitezen:

  1. Udal honek sakabanaketa politikaren ondorioz hil ziren Fontso Isasi eta Pili Arzuaga herritarrak gogora ekarri eta omendu nahi ditu. Era berean kartzela politika bidegabe honen ondorioz bizia galdu, zauritu edota edonolako sufrimendua pairatu duten guztiekin bat egiten du.

  2. Udal honek, euskal presoen sakabanaketa eta urruntzearekin berehala amaitzeko exijitzen du, giza eskubideen urratzearekin, presoen eta beren senide eta lagunengan eragiten duen sufrimendu eta zigor gehigarriarekin bukatzeko.

  3. Udal honek, euskal presoen bizi baldintzen eta orokorrean zor zaizkien eskubide guztien errespetua exijitzen du.

  4.  Erabaki honen berri, komunikabideen bidez iritzi publikoari eta Espainiako Barne Ministroari ematea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide