Megatech enpresak Greba Batzordea salatu du

Erabiltzailearen aurpegia

Megatech-eko Enpresa Batzordeak lau egunerako greba deitu zuen ekainaren 17, 18, 19 eta 23rako, langile baten kaleratzea dela eta (lau kaleratze izan dira azken hilabeteetan enpresa horretan). Greba deialdi langileen artean bozkatu eta emaitza aldekoa izan zen.

Megatech-eko Enpresa Batzordeak lau egunerako greba deitu zuen ekainaren 17, 18, 19 eta 23rako, lagile baten kaleratzea dela eta (lau kaleratze izan dira azken hilabeteetan enpresa honetan). Greba deialdi hau langileen artean bozkatu eta emaitza aldekoa izan zen.

Honen aurrean, enpresak salaketa jarri zuen Enpresa Komitearen, hau da, Greba Komitearen aurka. Salaketaren bidez, greba bertan behera uztea eskatzen du, eta honetaz gain, lanuzteko 30 minutu bakoitzeko 80.000 euroko isuna (guztira 5.000.000 euro). Indemnizazio honen ordainketa komiteko kideen kontura doanez, pertsona hauen soldaten lokeoa eskatzen da salaketan.

Auzitegiak ez du salaketa eskaera onartu. Hala ere, LABen iritziz, honek ez du albo batera uzten gertakarien larritasuna. Greba eskubidea ukatzeko maniobra izan dela adierazi du sindikatuak eta instituzioek behin eta berriz jasotzen dituztela enpresa honek gauzatzen dituen eskubide urraketen salaketak, baina oraindik lan ikuskaritzak neurriren bat ezarri dezan zain daudela salatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide