IRITZIA

San Valent hil

Erabiltzailearen aurpegia

San Valentin egunak Erromatarren aroan ei du jatorria, eta Erdi Arotik tradizio kristau bat bailitzan ospatu izan da herrialde askotan. Hain zuzen, garaiko Klaudio II.a enperadoreak, gerrarako onak ziren soldadu gazteei ezkontzea debekatu ostean, ezkutuan maitaleak babestu eta ezkontzeagatik Valentin apezpikuari lepoa moztu omen zioten egun berdinean.

Hortik aurrerakoak, sistema kapitalistak markatu dizkigu, bere egin duen egutegiaren baitan. Kontsumora zuzendutako bide-orriak bete ditu kaleak, iragarkiak, eskaparateak. Horrela ezagutu dugu San Valentin, lore eta bularretako gorriz inguratuta. Menpeko nahi gaituenak laranja osoak ez garela sinestarazi, otzandu eta guretzat ilargia gauero lapurtuko duela zin egiten digun bitartean. Maitasun erromantikoaren pean eraikitzen diren harremanak indartu eta heteropatriarkatuaren nagusitasuna indartzen den artean.

Baina gaueko zeruan ez dago izar bakarrik eta gupidoren geziak gureak dira, gure gozamena haien beldurra den bezala. Bada garaia tabuak apurtu, emozioak politizatu eta maitasuna kolektibizatzeko. Borrokalariak, desobedienteak, eztabaidetan hitza hartzen dutenak edo isiltasunean geratzen direnak, baita eszenatokira igo nahiz ezkutuan lan egiten dutenak ere, guztiak maite ditugu guk.

Bada garaia buru berokiak erotizatu eta zaurgarriak garela onartuz iraultza egiteko. Eta denaren gainetik norbere buruak maitatzeko. Gure buruak maitatzea baino iraultza handiagorik ez dagoelako!

MAITASUN ERROMANTIKOARI DESOBEDIENTZIA! GORA IRAULTZA FEMINISTA!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide