Zollon jai giroa nagusituko da gaurdanik

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2015ko aza. 11a, 12:15

Sanmartinak ospatuko dira Zollon, gaurdanik azaroaren 21era bitartean Ganekogortaren magalean. Gaur hasiko dute egitaraua -nahiz eta atzo txupinazoa bota zuten-, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua antolatu ondoren, herri bazkariarekin emango diote bukaera jaiari.

Gaur hasiera

Gaur ekingo diote jaiari. San Martin eguna ospatuko dute eta 12:30etan hasiko diren aizkolariekin emango diote hasiera jaiari. Etxebarria aita-semeak ariko dira giroa alaitzen.

Sanmartinak ospatuko dira Zollon, azaroaren 11 eta 21 bitartean Ganekogortaren magalean. Gaur hasiko dira egitarauarekin, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua antolatu ondoren, herri bazkariarekin emango zaio bukaera.

Asteazkenean ekingo diote jaiari. San Martin eguna ospatuko dute eta 12:30etan hasiko diren aizkolariekin emango zaie hasiera jaiari. Etxebarria aita-semiek ariko dira giro alaitzen. Arratsaldean, aldiz, 19:00etik aurrera txerrikia eta etxeko ogia dastatzeko aukera izango du hurbiltzen den orok. 

Asteburua betea etorriko da barikutik domekara luzatuko den egitarauan. Barikuan, 22:00etatik aurrera aiaraldeko Uluka talde izango da frontoian.

Zapatuan, gazte eta umeen eguna ospatuko da. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 12:00etan umientzao puzgarriekin gozatzeko aukera izango dute txikienek. 15:00ak aldera bazkaria egingo dute. Iluntzean, 19:30ak aldera Musika Eskolaren emanaldia egongo da, 21:00etatik aurrera The Bilus Moon bikote akustikoak joko du da eta 22:30etik aurrera Matarrasa, Los Zopilotes Txirriaos eta Tximeleta taldeek gau-giroa berotuko dute.

Gau osoan zehar autobusak ibiliko dira Zollo eta Ugao artean. Igandean, Azaroaren 15an , 12:30etik aurrera Nafarroa kanta taldea arituko da.

Azkenik, jaien bukaera azaroaren 21an izango da, Zolloko auzotarrek urtero egiten duten jai amaierako bazkariarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide