Untzuetako Nafar-gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2015ko api. 22a, 22:08

Urtebete pasa da jada 2014ko Apirilaren 6an herritar talde batek Untzuetan egondako gaztelua Nafarroako Erresumari lotuta zegoela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu eta mugarria jarri zuenetik.

Hari beretik tiraka, igande honetan, Apirilaren 26an, Untzuetako Nafar-gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute.

Herri ezberdinetatik abiatuko da Eguna

Urtebete pasa da jada 2014ko Apirilaren 6an herritar talde batek Untzuetan egondako gaztelua Nafarroako Erresumari lotuta zegoela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu eta mugarria jarri zutenetik. Hari beretik tiraka, igande honetan, Apirilaren 26an, Untzuetako Nafar-gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute. 

Zutabeak Arakaldo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo, Ugao eta Zeberiotik irtengo dira goizeko 10:00etan. 11:30etan Untzuetako tontorrean batu eta hamaiketako herrikoia egingo dute albokari eta txalapartarien laguntzarekin. 12:00etan aurrezkua dantzatu egingo da eta ekitaldia izango da ere.

2006 eta 2007ko udetan egin zituzten indusketak gazteluaren arrastoak lurpetik ateratzeko. Aunia kultur elkarteak sustatu zituen, eta Juanjo Hidalgo laudiarra egon zen bertan lanean.

Berak azaldu zuenez, lehenagotik ere bazekiten bertan gaztelu bat zegoela, jasan izan zituen erasoen inguruko dokumentazioa dagoelako. Dokumentatua ez zegoena gazteluaren antzinatasuna zela adierazi zuen Hidalgok, eta horregatik indusketetan topatu zituzten materialei karbono 14aren froga egin zietela. Hala jakin zuten gaztelua XI. mendekoa zela. Horregatik, “gaztelu nafarra” izan zela ondorioztatu daitekeela baieztatu zuen historialari laudiarrak, “garai hartan Aiaraldea eta inguruko lurrak Nafarroako Erreinuaren menpe zeudelako”. Hidalgoren ustez, Eneko Lopez Bizkaiko Lehenengo Jaunaren kontrolpean eraiki zen gaztelua, Nafarroako koroaren agindupean. Bi mende geroago, baina, gaztelarrek inguruko eremua berenganatu eta gaztelua hartu zuten. Orduz geroztik hainbat eraso jasan izan zituen, Gaztelako Koroaren eta Bizkaiko jaunen arteko “tira-birak” medio. Baina gaztelua ez zen eraso horiengatik suntsitu. Hidalgoren arabera, iritsi zen momentu bat zeinetan Bizkaiko Jauna eta Gaztelako Koroa “gauza bera” ziren. Enrique III Gaztelako Erregea eta D. Tello Bizkaiko Jauna anaiak ziren, “eta gainera ondo moldatzen ziren elkarrekin”. Horregatik, D. Tellok gaztelua birrintzeko agindua eman zuen XIV. mendean, erakina bertan egoteak zentsurik ez zeukalako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide