Udaltalde 21ek 5. edukiontzia eta autokonpostajea abian jarriko du

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko urr. 15a, 09:10

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez, abian jarriko da hondakinen zati organikoaren gaikako bilketaren zerbitzu berria, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo eta Orozkoko udalerrietan, besteak beste, bosgarren edukiontzia ezarriz eta autokonpostajea sustatuz.

Izen-ematearen bidezko zerbitzu parte-hartzailea izango da. Bilketa berri horretan etxeen % 30ek parte hartzea da helburua, hau da, 9.593 biztanleri dagozkien 3.366 etxebizitza.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez, abian jarriko da hondakinen zati organikoaren gaikako bilketaren zerbitzu berria, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo eta Orozkoko udalerrietan, besteak beste, bosgarren edukiontzia ezarriz eta autokonpostajea sustatuz.

Izen-ematearen bidezko zerbitzu parte-hartzailea izango da. Bilketa berri horretan etxeen % 30ek parte hartzea da helburua, hau da, 9.593 biztanleri dagozkien 3.366 etxebizitza.

Zerbitzu berriarekin, 2020rako eskualdeak pauso garrantzitsua emango duela jakinarazi du Nerbioi-Ibaizabaleko Tokiko Agenda 21ek Ekintza Planean ezarritako xedeetako bat lortzeko bidean: eskualdean hondakinen gaikako bilketan % 55eko portzentajea lortzea.

“Bosgarren edukiontzi” edo “edukiontzi marroi” gisa ezagutzen den horretan soilik kozinatu gabeko landare-hondakinak sartu ahalko dira: fruta eta barazkiak, lorezaintza-hondar txikiak, ogia, fruitu lehorrak...

Izena emandako etxe bakoitzak birziklapen-kita jasoko du: 10 litroko edukiera duen ontzi bat, konposta egiteko poltsak, edukiontzia irekitzen duen giltza eta azalpen-eranskailua.

Kita jasotzeko topaketa-egutegi bat ezarri da eta www.ut21.org webgunean kontsulta daiteke.

Bilketa eta garraio zerbitzua datorren urriaren 27an, astelehena, hasiko da. Zerbitzua astean bitan eskainiko da, udan eta Gabonetan izan ezik; garai horietan astean hiru bilketa egingo dira.

Hondakin horiek Bizkaiko Foru Aldundiak duen konpostajea egiteko instalazioetara garraiatuko dute. Han mendi eta lorategietarako kalitate oneneko ongarri eta konpost bihurtuko dituzte.

Izena emandako etxe bakoitzak konpostagailua, aireztatzeko tresna eta gida didaktikoa jasoko ditu, eta horiek udalerri guztietan egingo diren prestakuntza tailerretan emango dira. Agenda eta informazio osoa www.ut21.org webgunean eskura daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide