aiaraldea.eus

Domekan Basakoetxeko erromeria ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea
Domekan Basakoetxeko erromeria ospatuko dute

Ohitura jarraituz, uztaileko bigarren domekan Basakoetxeko erromeria ospatuko dute. San Juan suak itzali eta San Pedro jaiak joan eta gero, Uribarriko landa utziz Basakoetxeko ermita inguruko landan dute zita Arrankudiaga-Zollokoek eta inguruan bizi direnak.

Uztailak 13an, goizeko 10:00etan emango zaio hasiera jaiei txupinaren bitartez. Animatuenak 10:30etatik aurrera erromerian igoko dira Basakoetxera, herriko musikariek alaituta.

Ohitura jarraituz, Uztaileko bigarren domekan Basakoetxeko erromeria ospatuko dute. San Juan suak itzali eta San Pedro jaiak joaterik batera, Uribarriko landa utziz Basakoetxeko ermita inguruko landan dute zita Arrankudiaga-Zollokoek eta ingurutik hurbiltzen direnek.

Uztailak 13 izango dituen honetan, goizeko 10:00etan emango zaio hasiera jaiei txupinazoaren bitartez. Animatuenak 10:30etatik aurrera erromerian igoko dira Basakoetxera, herriko musikariek alaituta. Basakoetxen bertan 11etan izango da urteroko meza. Ondoren, 12etatik aurrera jendea hurbiltzearekin batera trikitilariek alaituko dute festa.

14:30ak aldera herri bazkaria izango da. Egunean, Uztailaren 10ean izango da izena emateko azken aukera. Gizarte-Etxean dago bazkarirako izena emateko aukera eta jakiak paella eta etxeko postreak izango dira. Gainera, egun berean goizeko 08:00etan Gizartetik kamioi bat aterako da gauzak igotzeko eta prestatzeko.

15:30etan bazkalosteko erromeriaz gozatzeko aukera izango du bertara hurbiltzen den orok. Eta 18:00ak aldera jaiari bukaera emango zaio. Guztion artean dena batu, ingurua txukundu eta aurtengoz jaiak amaiera hartuko du. Eguraldiak lagunduz gero, lagun, inguru eta giro ederraz gozatzeko aukera paregabea!

Egunean zehar ohe-elastikoak izango dira 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa