Gazte Kanpaldia hasi dute

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko api. 25a, 11:00

Arrankudiaga-Zolloko Ernai gazte antolakundeak Basakoetxeko ermitaren inguruan Gazte Kanpaldia antolatu du gaurko, Apirilak 25. Herriko gazteak Aste Santuko oporretan daudenez, jai-egun hori baliatu dute Euskal Herriak eta gazteriak bizi duen egoera gazteekin lantzeko.

Arrankudiaga-Zolloko Ernai gazte antolakundeak Basakoetxeko ermitaren inguruan Gazte Kanpaldia antolatu du gaurko, Apirilak 25. Herriko gazteak Aste Santuko oporretan daudez, opor-egun hau baliatu dute Euskal Herriak eta gazteriak bizi duen egoera gazteekin lantzeko.

Gazteak Euskal Herriaren bidea eraikitzen du izena kanpaldiak

Eguna, batez ere, bilduko diren herriko gazteen artean hausnarketara egongo da bideratua. Hala nola, eguna bi eztabaida nagusitan igaroko dute gazteek. Goizeko eztabaida, gazteriaren egoeraz haunartzeko baliatuko dute. Hala nola, egunerokoan gazteek duten problematika elkarbanatzea, herrian gazteek ikusten dituzten beharrak aldarrikatzea, gazteek dituzten menpekotasunak zeintzuk diren jakitea, gazteek jasaten duten prekarietateaz hausnartzea eta alternatibarako proposamen orokor bat jasotzea.

Arratsaldeko eztabaida, aldiz, Euskal Bidea izenaz aukeztua izan dena, Euskal Herriaren independentziaren aukeraz, beharraz eta nahiaz, euskal identitatearen defentsara eta Euskal Gatazkaren haunarketara egongo da bideratua.

Eguraldiak laguntzen badu, goizeko 10:00etan gazteak herriko plazatik basakoetxera abiatuko dira. 12:00etan lehenengo eztabaida izango dute (gazteriaren egoera), 14:00etan bazkalordua izango dute, 16:00etan bigarren eztabaida izango dute (euskal bidea) eta ondoren jokuak, afaria eta gaubelak egingo dituzte. Eta eguraldiak laguntzen ez badu eztabaidak eta jokuak herriko frontoian egingo dituzte eta bazkaria, afaria eta gaubelak Gizarte-Etxean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide