Herri-galdeketaren bitartez erabakiko dute uraren kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko mar. 12a, 11:00

Arrankudiaga-Zolloko udalak Martxoan zehar egingo ditu auzo batzarrak. Auzo batzar horien gai nagusia ura izango da.

Arrankudiaga-Zolloko udalak Martxoan zehar egingo ditu auzo batzarrak. Auzo batzar horien gai nagusia ura izango da.

Etorkizuneko uraren kudeaketaz arituko dira bileretan. Udalak ez baitauka argi kudeaketa horretan orain arteko bidea jarraitu; hau da, udalak berak kudeaketaren ardura izaten jarraitu edo ur partzuergoan sartzea. Horretarako ezinbestekotzat ikusten du herritarren parte-hartzea, herritarren nahia zein den jakiteko.

Herri-galdeketa

Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkateak iragarri du uraren kudeaketa nola egingo den herritarrek erabakiko dutela. Horretarako herri galdeketa antolatuko dute. Baina lehenik eta behin, auzo batzarrak eta informazio kanpaina egingo dituzte.

Auzo Batzarrak

Dagoeneko, udal ordezkariak auzo ezberdinetako herritarrekin hasiak dira biltzen. Arene eta Zubikoko auzotarrekin bildu dira, baina herriko auzotar guztietara heldu nahi dute. Herritarren kexa, kezka, ekarpen edo iritzi jasotzeko diren batzar horiek alkatea eta zinegotziak izango dituzte dinamizatzaile.

  • Arene, Zubiko. Martxoaren 10ean (astelehena). 19.00etan Udaletxean.

  • Atxandi, Goizaga, Osanzar, Otxanduri. Martxoaren 12an (asteazkena). 19:00etan Errotabarrietan.

  • Bidekurtze, Elexalde, Garondo, Goizarri, Iberlanda, Telleri, Zabale, Zelaiko. Martxoaren 16an (igandea). Gizarte Etxea - areto nagusia

  • Uribarri. Martxoaren 17an (astelehena). 19:00etan Gizarte Etxea - areto nagusia

  • Bakiola, Labeko, Ormetxe, Zubitxueta. Martxoaren 20an (osteguna). 19:00etan Gizarte Etxea - areto nagusia

  • Arbide, Gastaka, Zabaltzar. Martxoaren 27an (osteguna). 19:00etan Udaletxean

  • Zollo. Martxoaren 30ean (igandea) 12:00etan Zolloko txokoan

  • Atxeta, Zuloaga. Eguna zehazten denean ohar baten bidez iragarriko da 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide