Truke azoka eta Gazte Burrunbada asteburuan egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko ots. 7a, 13:49

Asteburu honetan egingo da Arrankudiaga-Zollon Truke Azoka. Truke azokak gauza batzuk beste gauza batzuengatik aldatzeko aukera eskainiko du. Baita jabeak ipinitako prezioan erostekoa ere.

“Ekarri behar ez duzuna, behar duzuna eraman” izango da ekimenaren leloa.

Asteburu honetan egingo da  Arrankudiaga-Zollon Truke Azoka.
Truke azokak gauza batzuk beste gauza batzuengatik aldatzeko aukera eskainiko du. Baita jabeak ipinitako prezioan erostekoa ere. 
“Ekarri behar ez duzuna, behar duzuna eraman” izango da ekimenaren leloa.
“Etxean lekua okupatu baino egiten ez duten traste horiek, erabiltzen ez ditugun jostailu, liburu, musika disko edota CDak, aspaldiko tresna horiek aldatu eta eskaini egun interesatu ahal zaizkizun gauzengatik”, adierazi dute antolatzaileek. 11:30ean hasiko da ekimena eta igande goiz osoa iraungo du. 
 
Gazte Burrunbada
Larunbatean aldiz, Gazte Burrunbada antolatu du Ernaik. Eskualdeko Gazte Egunen antzekoa izango da: “Hau da, bai herriko eta baita eskualdeko gazteak elkartu eta herri giroa bultzatu nahi duen arratsalde eta gauerako egitaraua”. 
Ekitaldi ugari prestatu dituzte. 17:00etatik aurrera gazte olinpiadak izango dira. 18:30ak aldera, trikipoteoa egingo dute plaza inguruko tabernetan zehar. 
Gauean, aldiz, musika jaialdia egingo dute. 20:30etatik aurrera emango zaio hasiera gauari Aiaraldeko Uluka taldearen kantaldiarekin. Ondoren, Ugaoko Atxurkada eta Nodo taldeek joko dute. Eta, herriko A Gantxo y Kutxillo taldeak. Eta azkenik, Landazuri Bass-Foundation eta DJ Gorka I. izango dira. Kontzertu guztiak Iberlanda futbol zelaiaren aldamenean izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide