Aztarna elkarteak historiari buruzko pieza etnografikoen erakusketarako bisita gidatuak eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2013ko aza. 13a, 13:11

El Refor-en ikusgai dagoen erakusketa etnografikora bisita gidatuak izango dira, Aztarna Etnologi Elkartearen eskutik. Urtez luzez egindako lan eta ahaleginen emaitza biltzen du, elkarteak bilduta dituen tresna guztien bilduma alegia. Bisita egiteko, aldez aurretik Amurrioko Kultur Etxean edo 945025781 telefono-zenbakian antolatzaileekin adostu beharko da bisita.

El Refor-en ikusgai dagoen erakusketa etnografikora bisita gidatuak izango dira, Aztarna Etnologi Elkartearen eskutik. Urtez luzez egindako lan eta ahaleginen emaitza biltzen du, elkarteak bilduta dituen tresna guztien bilduma alegia. Bisita egiteko, aldez aurretik Amurrioko Kultur Etxean edo 945025781 telefono-zenbakian antolatzaileekin adostu beharko da bisita.

Erakusketak, gure herriaren bizimodua, tradizioak eta ohiturak jasotzen ditu. Felix Murga apaizaren bultzadak eta jarritako gogoak abiaratutako bilketatik, esposizio anitza eta balio sozial eta historiko handikoa osatzen du. Hiru solairutan banatutako espazioan, eguneroko bizitzako herri-kulturaren errepresentzioa irudikatzen da, erabiltzen zituzten tresnen bitartez. Lapiko, baxera, ohe, plantxa, kutxa, arropa, igitaia, aitzurra, apaingarriak etab. bezalako etxebizitzakoko tresnak. Bizarginaren tresnak, medikuarenak, ehiztariarenak, arrantzalearenak, gastronomian erabilitakoak. Eta aipagarria, erabilpen zibil eta erlijiozko grabatutako 230 pieza teila bilduma.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide