Zolloko 2013ko sanmartinak ospatuko dira Azaroaren 8, 9, 10, 11 eta 16an

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2013ko aza. 6a, 00:43

Azaroaren 8tik 16ra bitartean Zollon 2013ko San Martinak ospatuko dira. Egun nagusia, San Martin, aurten astelehenean egokitu da. Hala ere, egun honen inguruko jaiak Ostiralean (Azaroak 8) arratsaldeko 20:30etan txupinazoa botatzearekin batera hasiko dira eta ondoren Laket taldeagaz erromeria izango da 22:30etatik aurrera.

Azaroak 9, Larunbata, Zolloko I. Gazte (eta umien) egune

Azaroaren 8tik 16ra bitartean Zollon 2013ko San Martinak ospatuko dira. Egun nagusia, San Martin, aurten astelehenean egokitu da. Hala ere, egun honen inguruko jaiak Ostiralean (Azaroak 8) arratsaldeko 20:30etan txupinazoa botatzearekin batera hasiko dira eta ondoren Laket taldeagaz erromeria izango da 22:30etatik aurrera.

Azaroak 9, Larunbata, Zolloko I. Gazte (eta umien) egune

Berritasun nabarmen bat dakar aurten Zolloko jaiak. Larunbatean, Zolloko I. Gazte eta Umien eguna antolatu dute, goizetik gauera bitartean ekintzez josia. Goizeko 12:00etan umeentzako tailerrak egongo dira. 13:00etan tronpalariak egongo dira ikusgai. 15:00etan alkoholbako bazkaria egingo dute (tiketak Arrankudiagako Gizarte Etxean eta Ugaoko Herriko tabernan egongo dira salgai). Arratsaldeko 16:30 bazkal osteko kantaldiaz gozatzeko aukera egongo da Uluka taldeagaz. 18:00etan BASherri kirolak egongo dira. 20:00etan Dantza tailerra emango da. Eta gauean, 22:00etatik aurrera A Gantxo y Kutxillo, Habemus Papa(m), Iheskide eta Tximeleta musika taldeek emanaldia emango dute. 20:30etatik 05:30etara bitartean, autobusa egongo da Ugaoko tren geltokitik Zollora etengabean.

Domekan (Azaroak 10), 13:00etatik aurrera Etxebarria aita-seme trikitilariak arituko dira goiza alaitzen. Astelehenean (Azaroak 11), San Martin egunean, eguerdiko 13:30etatik aurrera aizkolariak arituko dira; Irazabal anaiak (Ugaotik) eta Igor Duñabeitia eta Gaizka Lopez (Forua eta Laudiotik) norbainor. 19:30etatik aurrera Zollora hurbiltzen denarentzat txarrikie eta etxean erretako ogia egongo da. Eta egun osoan zehar Etxebarria aita-semeak musika doinuak jartzen arituko dira.

Azaroak 16an (Larunbata) 14:30etatik aurrera herri bazkaria izango dute eta Roberto eta Idoia trikitilariek alaituko dute giroa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide