aiaraldea.eus

Itxaropena izango da XV. Hezkuntza Jardunaldi Irekietako gai nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa   Hezkuntza
Itxaropena izango da XV. Hezkuntza Jardunaldi Irekietako gai nagusia

Aresketa Ikastolak urtero antolatzen ditu hezkuntza jardunaldiak eta aurten urtarrilaren 19tik 23ra izango dira 19:00etan Katekesian.

Itxaropena Hezi lelopean, XV. Hezkuntza jardunaldi Irekiek itxaropena familian eta hezkuntza formalean ardatz izango dute eta hainbat esparruko adituen hitzaldiak egongo dira.

“Gizakia eta gizartea hobegarria da eta konfiantza osoa dugu hobekuntza hori gauzatu dezakeen hezkuntza”, esan dute antolatzaileek.

Urtero Aresketa Ikastolak antolatzen ditu hezkuntza jardunaldiak eta aurten urtarrilaren 19tik 23ra izango dira 19:00etan Katekesian.Itxaropena Hezi lelopean, XV. Hezkuntza jardunaldi Irekiek itxaropena familian eta hezkuntza formalean ardatz izango dute eta arlo batzuetako eta besteetako adituen hitzaldiak egongo dira. “Gizakia eta gizartea hobegarria da eta konfiantza osoa dugu hobekuntza hori gauzatu dezakeen hezkuntza”, esaten dute antolatzaileek.

Gauzak horrela, lehenengo egunean Vidrala enpresako zuzendari ohia den Javier Gutierrezek “Aberastasuna sortzen du? Zure etorkizuna sortzen du? Etikoa al da?” hitzaldia emango du. Asteartean Virginia Imaz irakasle eta pailazoak “Humore-sena:erresilientziarako eta itxaropenerako hezi” hitzaldia emango du eta asteazkenean Azicena Alonso irakasle kolonbiarrak irakaslea izatea zer den zehaztuko du “Andereñoa izatea arimaren bizipen bat da eta ez agintzearen teknika” hitzaldiarekin. Hurrengo egunean Adolfo López de Munain neurologoak jakin-minean hezitzeko aholkuak emango ditu eta azkenengo egunean Patxi Izagirre psikologoak “Ziurgabetasuna toleratu” hitzaldia emango du.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa