EAJk Saratxo errepidearen proiektua aldatzeko mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko ira. 30a, 08:51

Josune Irabien alkateak Arabako Batzar Nagusiek Saratxon egingo duten errepidearen inguruko EAJren mozioa bideratuko dutela adierazi zuen ostegunean.

Irabienek adierazi zuen moduan, “bai ekonomikoki eta baita ingurumenean ere hainbeste eraginik ez izateko alde guztiek adostasun batera iritzi behar dira”, horrela, Alderdi Popularrak gobernatzen duen Aldundiari bere “inmobilismotik ateratzea eta proiektua aldatzea” eskatuko dute mozio horretan.

Josune Irabien alkateak Arabako Batzar Nagusiek Saratxon egingo duten errepidearen inguruko EAJren mozioa bideratuko dutela adierazi zuen ostegunean.

Irabienek adierazi zuen moduan, “bai ekonomikoki eta baita ingurumenean ere hainbeste eraginik ez izateko alde guztiek adostasun batera iritzi behar dira”, horrela, Alderdi Popularrak gobernatzen duen Aldundiari bere “inmobilismotik ateratzea eta proiektua aldatzea” eskatuko dute mozio horretan.

Amurrioko Udalak alternatiba teknikoak izateko errepidearen datu guztiak eskatu zizkion Foru Aldundiari baina pdf bat besterik ez zuen lortu, ondorioz ezin izan dituzte ingeniari lanak egin. “Ez dizkigute tresna egokiak eman eta alternatibak edukitzeko oinarrizko proiektua erabiltzea beharrezkoa dela uste dugu”, esan zuen alkateak.

Saratxon egin nahi den errepidearen lanak bi fase ditu eta lehenengoa eskaintza izapideetan dago, baina Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko diagnosian hegoaldeko zonaldea abeltzaintza eta nekazaritzarako baliozko lur eremuetatik pasatzen dela ikusi zen. “Amurrio eta Urduña bitartean dagoen errepidea ez ditu segurtasun baldintzak betetzen eta ibilbidearen konponketa beharrezkoa dela uste dugu”, azpimarratu zuen Irabienek, “baina konponbidea Arabako Foru Aldundiak, Saratxoko Administrazio Kontseiluak eta Amurrioko Udalak adostasun batetara iriztean datza eta guk horretarako lanean jarraituko dugu”.

Saratxo Bizirik 2.0 plataformaren salaketa

Bestalde, errepidearen aurkako herri plataformak berriro salatu du aldundiko langileek kartelak eta pankartak kendu dituztela Saratxon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide