5. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka egingo dute Laudio Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2015ko urt. 9a, 14:31

Datorren asteko ostiralean, urtarrilak 16, 5. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka egingo da Laudio Ikastolako ikasleek, Batxilergoko ikasketak behin bukatuta bakoitzak jarraitu beharreko bidea hautatzen laguntzeko asmoz.

Dena den, ikastolako ikasleez gain interesaturik egon daitezkeen Laudio eta inguruko herrietako ikasle zein guraso oro ere gonbidatuak daude bertaratzera. Azoka 15:30ean hasiko da ikastetxean bertan.

Etorkizunari begira” lelopean antolatzen den azoka horretan hainbat unibertsitate eta lanbide heziketako ikastetxek eskaintzen dituzten formakuntza aukerak aurkeztuko zaizkie ikasleei, bai stand zein hitzaldien bitartez.

16:00etatik aurrera hasiko dira hitzaldiak. Azokan Deustu, Mondragon eta Nafarroako unibertsitateak eta Andra Mari irakasle eskola edo Bilboko Merkataritza Ganbarek euren gradu eskaintza erakutsiko dute, baita Laudioko Institutuak eta Udal Lanbide Heziketa Eskolak, Ikastolen Elkarteak edota Amurrioko Zaraobe Institutuak ere Lanbide Heziketako zikloei dagokionez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide